Hitzarmenaren sinaduraren harira, plataforma sindikal bateratuko kideek, ozen eta argi esan dezakegu martxoan, mobilizazio kanpainari hasiera eman genioenean, ezarritako helburuak bete ditugula.

 

 

Bizkaiko Esku Hartze Sozialeko V. Hitzarmen Kolektibo honen negoziaketa hasi genuenean, argi genuen ezin zela izan beste hitzarmen bat gehiago. Berez, negoziaketaren aurretik hainbat ekimen jarri ziren martxan, gizarte zerbitzuen sailaren garapenean egon diren ez adostasun eta murrizketei lotuta, arloa mugiarazteko eta politikoki eragiteko asmoz.

Plataforma sindikal bateratua osatzen dugunok (ESK- LAB-CCOO-UGT), hasiera hasieratik ulertzen genuen negoziaketa kolektibo honek arloa antolatzeko eta erakundeak zuzenean interpelatzeko, azken finean eurek ordaintzen dute, balio behar zigula. Horrelako ideiarik gabeko negoziaketa batek eman nahiko liguketena onartu behar izatera eramango gintuen.

Gipuzkoako arloko hitzarmenaren baldintzekin bat etortzearen helburua oinarri bagenuen ere, gure plataformara egokitzeko hainbat mugimendu egin ziren. Patronalen (Gizardatz eta Geroan) jarreraren aurrean, martxoan, gure aldarrikapenak jaisten ezin genuela jarraitu erabaki genuen. Proposamen baten inguruan tinko jarri ginen, 2021. urtean jardunaldia 1.605 ordutara jaistea eskatzen zuen eta soldatetan igoera garrantzitsu bat lortzea (19-21 epealdirako % 10,6) eta, gainera, epealdi berean KPIa gutxieneko berme izango lukeena. Helburu horien ostean, hainbat ekimen mahaigaineratu genituen (lanuzteak, grebak, mobilizazioak...).

Pasa den azaroaren 27an, plataforma bateratuko antolakunde sindikalek hitzarmen hau sinatu genuen, ozen eta argi esan dezakegu martxoan ezarritako helburuak bete ditugula. ESKrentzat, bide hau eta erantzukizun hau partekatu dugunez, pozik egoteko arrazoi bat da.

Gainera, hitzarmena sinatzea baino askoz gehiago egin dugula uste dugu. Arlo bezala ahaldundu gara, entzunaraztea eta langile bezala errespeta gaitzatela lortu dugu.

Prozesu honek beste irakasgai bat ere eman digu: izandako mobilizazio mailarekin helburu horietara iritsi bagara, guztion konpromiso eta borondatearekin askoz urrunago irits gintezke.

Horretaz gain, ESKn badakigu hitzarmen batek egoera hobetzen duela, baina ez ditu Bizkaiko Esku Hartze Sozialeko arloak dituen arazo guztiak konpontzen. Ordezkaritza dugun erakunde horietatik, bai eta horrela erabakitzen duten beste sindikatuekin batera, langileen lan baldintzen eta gizarte zerbitzuen kalitate eta duintasunaren alde akuilu izaten jarraituko dugu.

Eskerrik asko garaipen txiki hau lortzen lagundu duzuen guztioi!

#GizarteEkintzaBorrokan

 

Lan hitzarmena