Abenduaren  13an,  Minervak  epaitegietan  lan sindikalerako  eskubidea  eta  askatasuna  defendatuko ditu,  eta  EDE  Taldeari  eskatuko  dio ezarri  zioten  zigorra,  hilabete  lan  eta  soldatarik gabe,  kentzea.

 

 

Minerva, EDE Fundazioko langilea, lan sindikala egiteagatik zigortzeagatik, EDE TALDEA auzitara


Ezin gara isilik geratu, ezin dugu onartu zigortzen eta kaleratzen jarraitzea, ikuspegi kolektibo batetik guztion eskubideak eta euren burua defendatzen duten kideen borondatea makurraraztea.

Pasa den uztailean, EDE Taldeak gure kide baten kontrako, Minerva Leonen aurkako, zigortze prozesu bat martxan jarri zuen. Bere «delitu» bakarra Lan Ikuskaritzaren eta Bizkaiko Gizarte Segurantzaren aurrean, Enpresa Batzordeko kide ohi gisa, deklaratzera joatea izan zen.

Dakizuen bezala, ikuskatze prozesu honen ostean, zeinetan Minervak EDE Taldeko  delegatu gisa izandako bizipenen berri eman eta dokumentuak aurkeztu  zituen,  txosten  suntsitzailea eratu zuen ikuskariak; bertan, EDE Taldea osatzen duten lau erakundeentzat (EDE Fundazioa, Suspergintza  Elkartea, ST3 Elkartea eta Suspertu SM) izun handiak proposatu zituen arau hauste larri edo oso larriengatik.

EDE Taldeko Lan Arloko arduradunak eta EDE Fundazioko Koordinatzaileak martxan jarritako zigor  espedientea,  bertan  argudiatzen zen langileak kontratuzko fede ona urratu zuela Lan Ikuskaritzan lekukotasuna emanda, hilabeteko lan eta soldata gabeko izunarekin ebatzi zen; irailean  bete  zuen  zigorra  gure  kideak.  Batzuk,  behar bada, kontuan izanda enpresak kaleratzearekin zigortzeko aukera eskutan izan zuela, hainbesterako ez dela izan pentsatuko duzue.

Minervaren  kasuan,  berak  baino  lehen  EDE  Taldearen arbitrariotasuna  eta  zigorrak  jasan dituzten beste kideenetan bezala, ez dago soilik berez larria den zerbait jokoan, kaleratze edo hilabeteko soldata galera, zerbait are larriagoa baizik, langile bezala sindikalgintzarako duen eskubidea,  entitate  honetan  lan  sindikala  egitea  eta  bere  eskubideak  defendatzeko  behar duen tokira joateko eskumena (Lan ikuskaritza edo epaitegia).

Minervak, Justizia Auzitegi Nagusiak  kaleratze  bidegabearen  errekurtsoa  ebatzi  zain  dauden ST3ko langileek eta aurretik zigortuak edo kaleratuak izan diren beste  askok, badakite ongi zeintzuk diren EDE Taldearen bidetik irtetearen ondorioak.

Ezin gara isilik geratu, ezin dugu onartu zigortzen eta kaleratzen jarraitzea, ikuspegi kolektibo batetik guztion eskubideak eta euren burua defendatzen  duten  kideen  borondatea makurraraztea.  Horregatik, datorren  abenduaren  13an,  Minervak  epaitegietan lan sindikalerako eskubidea eta askatasuna defendatuko ditu, eta EDE Taldeari eskatuko dio ezarri zioten zigorra, hilabete lan eta soldatarik gabe, kentzea.

Bera laguntzera eta zuen babesa ongien iruditzen zaizuen bezala adieraztera animatzen zaituztegu.


Bilbo, 2018ko azaroaren 27

CNT, ELA, ESK, LAB