La Naval erreskatatzea Ezkerraldea erreskatatzea delako.  La Naval Ez Itxi. Erreskate publikoa Orain!!
Manifestazioa larunbatean, abenduak 1, 18:00tan Jesusen Bihotzetik.

 

Urte bete daramagu kezkaturik, La Navaleko plantilla, kontratetako eta laguntza enpresetako langileak eta Ezkerraldeko hiritarrak ontziolaren egoera  dela eta. Azken asteotan, kezkak goia jo du enpresako kontratu guztiak suntsitzeko Enplegu-erregulazio espedientea zabaldu da eta.


La Naval Ezkerraldeko industria- gotorlekuetako bat da, eta , aldi berean, 4 hamarkada krisian daraman eskualdeko erakundeen utzikeria eta nagikeriaren adibide hobezina. Euskal Herriko langabezia-tasa handiena duen herrian- Sestaon- kokaturik,  enpresak lan baldintzak eta enplegua suntsitzeko prozedura anitz jasan ditu. Duela hamar urte esan ziguten pribatizazioa zela ontziolarentzako konponbidea. Garai hartan hauxe adierazi genuen eta arrazoia genuen: pribatizazioa behin betiko itxieraren ataria zen.


Horrelaxe da, kudeaketa pribatuko 10 urte hauek munduko goi-mailako ontziola hondamendira eraman dute. Azpikontrataziorako politika eroak ( 200 langile propioak kontraten 2000 langileko), kudeatzaileen gaitasun ezari eta akziodunen asegaitzari lotuta ( hauen enpresek ontziolaren kontratuekin neurri gabeko probetxua atera dute) amildegiaren ertzean ipini gaituzte.


La Navaleko plantillak urte bete luze darama planteatzen ontziolarentzako konponbide bakarra  erreskate publikoa dela. Horren aurrean, Gasteizeko gobernuaren jarrerak  3 fase izan ditu. Lehenik ez entzutearena egin zuen, bigarrenean gezurretan aritu ziren “Europak ez digu uzten” adieraztean; orain inbertitzaile pribatuaren beharraren atzean ezkutatzen dira. Argi eta ozen esan behar da; La Naval behin betiko ixten bada Urkullu eta Tapiaren gobernua izango da errudun  nagusia.


Esperantzarik badago. Langileok ondo dakigu, La Navalekoek ere bai, ez digutela ezer oparitu. Euren borroka eta konpromisoari esker aukera guztiak zabalik dauzkate oraindik ere. Laguntzarako eta euren borrokari geure elkartasuna gehitzeko garaia heldu da.  


La Naval erreskatatzea Ezkerraldea erreskatatzea delako. Bertako 200 langileen atzetik  kontratetako 2.000 eta laguntza enpresetako beste hainbeste langile daudelako. La Naval moduko ontziola Ezkerralderako ez ezik Euskal Herri osorako estrategikoa delako. Horregatik guztiagatik ESK eta STEILAS bat egin dugu datorren larunbatean, abenduak 1, Bilbon, Enpresa Batzordeak deitutako mobilizazioarekin. Halaber, dei egiten diegu gure kideei eta hiritar guztiei  bertan parte har dezaten.

 

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua