Azaroak 25, Indarkeria Sexistaren Aurkako Egunaren arira moblizazioetara deitzen dugu.

 


Azaroaren 25ari, beste urte batez, aurrekoetan bezalako neke sentsazio berdinarekin aurre egiten diogu. Urtetik urtera, egoerak hobetu beharrean okerrera egiten duela ikusten dugu, are gehiago, ez da soilik emakumeen aurkako indarkeriak dirauela, badirudi inork ere ez duela jasaten ari garen egoera serio hartu nahi.

2018an Euskal Herrian 7 emakume* erail dituzte. Ez dira hil, ez da ezustekoan gertatu eta ez da gaitz bat ere, 7 emakume* erail dituzte 7 gizon normal eta arruntek, auzokide on, lagun, patriarkatuaren 7 seme osasuntsuk, hori da, hain zuzen, arazoa. Erail eta bortxatzen gaituzte, bien bitartean, jendarteak harrituta begiratzen du eta erakundeek minutuko isiluneak egiten dituzte.

ESK-k argi dauka ezin dela jendarte zuzen, justu eta berdintasunezkoa izan emakumeak, emakume izate hutsagatik, erail eta erasotzen dituena. Indarkeria hori soilik egiten da publiko komunikabideek, askotan konplize, ikustarazi beste aukerarik ez dutenean. ESK-k jakin badaki erailketak, erasorik mediatikoenak edo hain ohikoak diren epai judizial gaitzesgarriak emakumeok jasaten dugun indarkeriaren zati bat besterik ez direla.

ESK mugimendu feministaren parte da eta elkarrekin mobilizazioak deitu ditute Euskal Herriko hiriburuetan. Mobilizazio horiek, sistema judizialak emakumeen aurkako indarkeria izurria geldiarazteko duen gabezian jarriko dute arreta. (Mobilizazioen kartelen inprimiatzeko bertsiooa deskargatu hemen).

 

Azaroraren 25ko mobilizazioak

  • Baiona 12:00 Herriko Etxea
  • Bilbo 12:00 Jesusen Bihotza
  • Donostia 12:30 Boulevard
  • Gasteiz 13:00 Epaitegia
  • Iruñea 12:00 Gaztelu Plaza

 

Azaroaren 25aren arira ESKn Matxinada egunkaria editatu dugu. Deskargatu!

Matxinada