Dia&Go, CarrefourExpress, Simply 7x7, BM Urban, Opencor... langile batzuen beharrizanaz eta prekarietateaz baliatzen dira 365 egun 08:00etatik 23:00ak arte ordutegien handitzeak ezartzeko.

 

 

Igande eta jai-egunetako irekieren kontra ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta CGT-k osatutako Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba-ko plataformatik, hurrengoa adierazten dugu:

Irekiera mugagabedunen komertzio modelo hauen erabat kontra gaude, merkataritza sektorea bultzatu ordez, langileon jornadak flexibilizatu eta esplotatzen gaituzte. Langile batzuen beharrizanaz eta prekarietateaz baliatzen dira 365 egun irekiak dauden dendak ezarri edo goizeko 08:00tatik gaueko 23:00ak arte ordutegien handitzeak ezartzeko.

Auzo eta herrietako merkataritza eta ondorioz sektoreko enplegua suntsitzen dute, soilik kate handietako jabeak aberastuz.

Bestalde merkataritza sektoreko langileak (saltoki handiak, textila, merkataritza orokorra, oinetako, altzari, metal zein elikagai merkataritza), langile guztion batasuna gure borrokaren muina izan behar dela kontuan izan behar dugu. Momentu hauetan erasoa elikagai sektoretik etortzeak ez du esan nahi gainontzekoak salbu zaudetenik, komertzioak liberalizatzeko patronalak ematen duen pausu bakoitza langile guztiontzat kaltegarria izango da eta ondorioz gizartearentzat.

Merkataritza sektoreko liberalizazio izugarria eta modelo berriak mehatxu iraunkorra dira baina orain defendatzen gara edo gutxi barru sektorea erabat desregulatua izango dugu eta hori argi izan langile eta merkatari askoren kaltetan izango dela.

Azkenik, kontsumitzaile bezala dugun erantzukizunari erreparatu nahi diogu, gure eros beharrak sobera ase bete ditugu eta erantzule izan behar gara, zer eta noiz kontsumitu behar dugun pentsatuz. Gizarte justu bat izan eta sektore bakoitzaren erreklamazioak lortzetik urrun izango gara (gazteak, pentsionistak, langabeak, sektore publiko zein pribatuetako langileak...) langile klasearen arteko elkartasuna eta errespetuan oinarritzen ez bagara.

Ordutegien handitzei ez, jai-egunetan denok jai!

ESK, ELA, LAB, CCOO, UGT y CGT