Jaietan Jai plataformak Araban iragarri ditu mobilizazioak abenduko igande guztietarako.

 

Urrian zehar, kate handi batzuen zuzendaritzekin Plataformak izandako bileren ostean, eta Araban ere orain arte aplikazioan zegoen akordioaren apurketa koordinatu baten aurrean egon gaitezkeela ikusita, Plataforma osatzen dugun erakunde sindikalek mobilizazioak mantendu baita areagotzeko beharra ikusi dugu, gizarte justuagoa baita solidarioagoa lortzeko, errebindikazioa hau ezinbestekoa dela sinistuta.

Arabako plataforma sindikalak merkataritzan ordutegi zabalen ereduaren kontra gaudela agerian utzi nahi dugu. Merkataritza sektorea lagundu beharrean, langileen lanaldiak malgutzen eta esplotatzen ditu. Pertsona batzuen beharraz eta sektorean dagoen prekarietateaz baliatzen  dira, urteko 365 egunetan zehar irekita edo goizeko 07:00etatik gaueko 1:00etarainoko ordutegi zabalak dituzten dendak ezartzeko.

Kate edo marka handienak ez diren auzo eta herrietako merkataritza txikia suntsitzen dute, eta ondorioz sektorean enplegua suntsitzen dute, besteak beste Día, Carrefour, Corte Inglés, Simply - Alcampo edo BM bezalako kate handien jabeak besterik aberasten ez diren bitartean.

Gertatzen ari den eraso antolatuaren aurrean, Gasteizko eta Arabako biztanleriaren babesa eskatzen dugu, kontzientzia hartuz eta denda hauetan ez erosiz. Kontsumitzaile bezala dugun arduraz jabetzea eskatzen dugu. Erosketak egiteko gaur egungo ordutegia zabalegia da eta nahikoa gure beharrak asetzeko, eta kontziente izan behar gara zer eta noiz erosten dugun. Langile klasearen elkartasunean eta errespetuan ez bagara oinarritzen, gizarte justu bat lortzetik eta sektore bakoitzaren (gazteak, emakumeak, pentsionistak, langabeak,...) aldarrikapenak lortzetik urrun geundeke.

Azaroaren 8ko bileran herrialde guztietarako Plataformak erabakitakoaren ildoa jarraituz, Araban ere ondorengo mobilizazioak zehazten dira 2018ko azken hilabeterako. Kate handien erantzun desberdin bat jaso ezean, 2019an ere mobilizazio berriak baita eraginkorragoak burutuko dira:

  • Elkarretaratzeak igandeetan abenduko 2an eta 23an.
    • 11.30etatik 12ak arte SUPERCOR aurrean eta kalejira ondoren.
    • 12.30etatik 13ak arte Gasteiz Etorbideko ALCAMPO-SIMPLY aurrean.

  • Salaketa eta argibidearen banaketa igandeetan abenduko 9, 16 eta 30ean.
    Bi saltokien sarreretan 11etatik 13a arte eta 17etatik 19ak arte.


ESK ELA LAB CCOO UGT CGT