Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek amatasun eta aitatasunagatik jasotakoagatik PFEZ-n egindako atxikipena itzuliko dute eta Nafarroan 2019tik aurrera kenketa progresibo bat izango du PFEZ-an prestazio honek.

 

Joan den urriaren 3an, Auzitegi Goreneko (AG) Administrazioarekiko auzietako Bigarren Salako Sailak epaia eman zuen eta doktrina gisahonako hau ezarri: “Gizarte Segurantzatik jasotako amatasun edo aitatasun prestazioak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik salbuetsita daude”.

Epai hau estatuko fiskalitateari buruzkoa da, izan ere, ezin dugu ahaztu EAEk eta Nafarroak fiskalitate gaien inguruko eskumenak besterenduta dituztela.

Joan den astean (2018-10-18) egindako bileraren ondoren, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Ogasunek, Prestazio honengatik egindako PFEZ-ren atxikipena itzultzea erabaki zuten 2014ko atzeraeraginarekin.

Nafarroan Foru Legean aldaketa bat egin da, datorren urteko urtarriletik aurrera prestazio hau PFEZ-ren kenketa progresibo bat izango du.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Ogasunetan PFEZ-ren itzulketa eskatu ahal izateko, aste honetan, kaltetutakoen eskura jarri dira ondorengo inprimakiak, bete eta dagokion Ogasunera eramateko.

Hemen aurki ditzazkezu herrialdea bakoitzaren inprimakia:

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

Hemen informazio orria

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua