Hilaren 26an, Errenteriako Sanmarkosene zahar-egoitzaren aurrean elkarretaratzea egingo dugu 11:00etan eta 17:00etan.

 

Gipuzkoako zahar-egoitzetako hitzarmenen egoerak beste eraso berri bat jasan du. Patronalak, joan zen ostiralean, hilak 19, inola ere onartu ezin den proposamena egin zuen, 17-18 urteetan soldata izoztea eta 19-20 urteetan inolako erosahalmenik berreskuratu gabe KPI-a igotzea.

ESK-tik, arazoa handitu eta negoziaketa bidean aurrera jarraitzeko benetako interes falta adierazten duen patronalaren proposamenari gure gaitzespenik sendoena adierazi behar diogula uste dugu. Langileria berreskuratze ekonomikoaren garaiko lan-baldintzetara eraman nahi dute zinismo adierazpen argi batekin, jakinik, langileria bakarrik pobretu eta bere lan-baldintzak okertu dituen krisi baten ondorioak ordaintzetik gatozela.

ESK-tik, ostiral honetan, hilak 26, greba egiteko deia luzatzen dugu gure indarrak borrokari batzeko borondatez, elkartuta indartsuagoak garela badakigulako eta bide honetan, mobilizazioak, langileek batzarrean adostutako borroka estrategietako bat izateko lanean jarraituko dugu.

Hilaren 26an, Errenteriako Sanmarkosene zahar-egoitzaren aurrean elkarretaratzea egingo dugu:

  • Goizean, 11:00etan
  • Arratsaldean, 17:00etan

 

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua