Pentsionistek abenduaren 15erako mobilizazio handi batera deitzen dute lau hiribiruetan.

 

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Pentsiodunen Plataformak, gaur, 2018ko Urriak 18, Gasteizen bildurik, adierazten dugu:

  1. Gutxieneko Pentsioak eta pentsio kontributiboei dagokionez, PSOEPodemosen akordioak %3ko igoera iragartzen dute. Horrek, gehienez, 12-18 euroko igoera baino ez da, gure aldarrikapenetatik oso urrun, Europako Gutun Sozialak aholkatzen duen 1080 eurotik.
  2. Pentsioen gaurkotzea KPIren araberari buruz, ez dago berririk PP eta EAJk bere garaian, 2018 eta 2019 rako adostutakoarekin. Azpimarratu, hori ere gure borrokaren ondorio izan zela.
  3. Laburbilduz, 2019 rako Estatuko Aurrekontuen , ez da inongo konpromisorik agertzen Pentsioen Sistema Publikoa legez bermatzeko. Ezta ere eskubide konstituzional gisa onartzezko. Ez da onartzen, ez bermatzen, Gutxiengo Pentsio Duina 2019rako.
  4. Horrez gain, eta Euskal Erakundeei dagokienez, indarrean, dauden legeek ez diete uzten beraien ahalmenak betearazten, eta beraien gastu muga erabakitzen. Eta horrela Estatuak baztertzen dituen PENTSIOAK DUINTASUNEZ BETE.

 

Ondorioz

Gure mobilizazioak eta batasunarekin jarraitzea erabaki dugu, gure erantzun gabeko eskaerak lortu arte. Eta 2011 eta 2013ko erreformen berehalako deuseztatzea exijitzen dugu, eta Jasangarritasun Faktorea ezabatzea. Kopagoa eta medikamentazoa deritzonak, indargabetzea exijitzen dugu. Zerbitzu Sozial Unibertsal, Publikoa, eta Doakoak eskatzen ditugu.

Prekarietatea eta Jenero arrakala, gainditze bidean, 1080 euroko Gutxiengoko Pentsioa exijitzen dugu.

Pentsio Sistemaren sostengarritasuna posible da: Gutxiengo soldata hobetuz, lan-erreformak indargabetuz, kotitazio-mugak gaindituz, ustelkeria eta fiskalitate eza zigortuz. Aberastasunaren bidezko banaketa baliatuko duen erreforma fiskal berria exijitzen dugu. Bide horretan, positiboki baloratzen dugu, aurrekontuetan agertzen den 900 euroko Gutxiengo Soldata, baina eskasa. Positiboki ere baloratzen dugu menpekotasunaren laguntzarako %40 igotzea.

Gasteizko eta Iruñako Gobernuei exijitzen diegu, dagoen aberastasuna zuzen banatzea eta 1080 euroko Gutxiengo Pentsioa onar dezaten.

Abenduaren 15erako mobilizazio handi batera deitzen dugu lau hiribiruetan.