Garbialdiren proposamena, gustu txarrekoa izatetik urrun langileekiko iraina izatera hel daitekeela. Eusko Jaurlaritzak, saihestu ordez onartzen eta baimentzen duen iraina.

 

Gipuzkoako polizia-etxe eta epaitegietako garbikuntzako Garbialdiko langileak gizonezkoen sektoreekiko (antzekotasuna berdindu egiten da azken sektore honetako langileek greba garaian zenbait guneetan eginkizunak ordezkatzen ari dira) soldata desberdintasuna puskatzeko egiten ari diren greba mugagabe eredugarria sendotu egin da Garbialdik bi hitzarmenen negoziaketa mahaira ekarri duen eskaintza izenik merezi ez duen proposamenarekin.

Soldata desberdintasuna desagerrarazteko eskaintza bat mahai gainean jartzetik urrun, Garbialdik, mahai gainean, soldata desberdintasuna sakontzen duen proposamen bakarra jarri du, soldatari bakarrik dagokiona, erosteko ahalmen galera duna eta honela zehazten dena:

  • 2018. Soldata izoztea
  • 2019. % 1eko soldata igoera
  • 2020. % 1eko soldata igoera

Sindikatuek egindako plataformaren “gizarte” ikuspegiaren proposamenaren atalari buruz, Garbialdik bere horretan jarraitzen du lan-prekarietatea mantentzearekin. Garbialdik bere eskubidea erreserbatzen du aldebakarretik langileen lanaldiak murrizteko, uko egiten dio gutxieneko duintasunezko lanaldia bermatzeari, uko egiten dio ordu osagarriak bateratzeari, ABE egoeran dauden langileak zigortzen jarraitzen du, toxikotasun elementuak dituzten lan egoerak ez ditu onartzen,… eta horrela amaierarik gabeko bide bat egin dezakegu.

ESKtik uste dugu, Garbialdiren proposamena, gustu txarrekoa izatetik urrun langileekiko iraina izatera hel daitekeela. Eusko Jaurlaritzak, saihestu ordez onartzen eta baimentzen duen iraina. Eta hau irain bikoitza da langileentzat izan ere, martxoaren 8an, aldarrikapen feministekin,  zenbait politikariri ahoa nola betetzen zaien ikusten dute eta era berean gobernutik onartu eta sendotu egiten dute arau gisa emakumeen sektoreko lana soldata desberdintasun eta prekarietatean mantentzea.

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua