Urriaren 22tik, astelehenarekin, urriaren 28rarte Bilbon Emakume Mundu Martxak antolatuta Nazioarteko XI.Topaketa burutuko da.

 

Emakume Mundu Martxako nazioarteko XI.topaketa dela eta Mugimendu feministak emakume* guztien parte-hartzea helburu duten jarduera ezberdinek antolatu ditu.

Urriaren 22tik 28ra “Batu Indarrak, Urrutira Goaz. Construyamos soberanía sobre nuestro cuerpos y territorios” lelopean, Bilbon, Emakume Mundu Martxako nazioarteko XI.topaketa burutuko da. Honetan Herrialde ezberdinetatik etorritako emakumeak*, erakunde aliatuak diren ordezkari zein delegatuak, bilduko dira. Honi buruz informazio gehiago.

Hain garrantzitsua den ekitaldi honen esparruan Euskal Herriko mugimendu feministak irekiak izango diren bi ekitaldietara deia luzatzek du:

  • Urriak 22, 17:15tan inaugurazio-ekitaldia. Bilboko Areatzatik Bizkaia Aretorarte Euskal Herriko Mugimendu Feministak ongi etorria emango die munduko herri ezberdinetatik etorritako kideei.
  • Urriak 27, Feministon Herria. Bilboko Areatzan gure eguna ospatuko dugu. Egun honetan zehar alternatiba feministak erakusgarri izango dira eta bide batez guztiak batera gure indarra ere erakutsiko dugu.

Hauetaz gain beste hainbat jarduera egongo dira guztiok parte har dezagun.


Askotan esan dugun bezala: martxan jarraituko dugu guztiak libre izan arte!

Batu Indarrak, urrutira goaz!