Urriaren 15ean, ESK-ELA-CCOO-UGK sindikatuek Gipuzkoako Eraikin eta Lokalen Garbikuntzaren Hitzarmen Kolektiboa sinatu dute 2018 urterako indarraldia duelarik.

Punturikgarrantzitsuenakazpimarratu behar ditugu:

  • Aurreraeragin mugagabea.
  • % 1,5eko soldata igoera 2018rako atzeraeraginezko izaerarekin.
  • Aldeen artean gizon/emakumeen arteko soldata desberdintasunarekin amaitzeko konpromezua.

Hitzarmen hau sinatzeko gure argudioak:

  • Aurreraeragin mugagabeak hurrengo hitzarmenen negoziaketei aurre egiteko zoru egonkorra ematen digu, hau da, urte gutxi barru (2022/12/31)ezartzeko hitzarmenik gabe geratu eta enpresaren aldetik onura gutxiago izango zukeen hitzarmena (estatukoa…) ezartzeko  aukeraren beldurrik gabe negoziatzeko.
  • Soldata igoera.Igoerak KPI-ari erreferentzia egitenez ez badio ere (0,4 puntu gainetik dago) KPI-a negoziaketa mahai gainean egon da uneoro. Urtea galtzeko benetako aukera genuen (igarotako urtea – galdutako urtea) eta hitzarmenaren indarraldia ikusita, 2018 urtea, KPI-arren erreferentziari uko egitea ulergarria da, izan ere, akordioa lortzeak, hurrengo negoziaketei indar gehiago duen jarrera batetik aurre egiteko aukera ematen digu.
  • Aldeen artean gizon/emakumeen arteko soldata desberdintasunarekin amaitzeko adostasuna. ESK-n, asmo edo nahien aitorpen hau, soldata desberdintasunarekin amaitzeko norabidean urrats txiki bat dela ulertzen dugu.

Guztiok dakizuen bezala, negoziaketak soldata desberdintasunarekin amaitzeko asmo sendoarekin hasi genituen (bidegabekoa, lotsagarria eta hautsi beharrekoa den emakumezkoen eta gizonezkoen sektoreen artean dagoen soldata desberdintasuna).Hau, uko egiten ez diogun helburua da eta hurrengo hitzarmena negoziatzerakoan gure eztabaidagai nagusia izango da.

Ziur gaude, 2018ko hitzarmena sinatuta, abantaila handiagoa duen kokagunean jartzen garela soldata desberdintasunarekin amaitzeko izango ditugun erronkei aurre egiteko.

Horretarako guztiok behar zaituztegu. Hemendik borrokan jarraitzeko eta eredugarri izateko gonbidapena luzatzen dizuegu. Amaitu dira hitzaldi politak, soldata desberdintasunari benetako irtenbidean, orain!

Edozein kezka argitzekohemen aurkituko gaituzu: ESK Gipuzkoa.

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua