Exijitzen dugu dispertsioarekin bukatzea, larriki gaixorik daudenak libre uztea, estatu ezberdinetan betetako zigorren batzea eta graduen aurreratzea.

 

ESK sindikatuaren lelo historikoetako bat "Pertsona guztiak, eskubide guztiak" izan da. Ideia honi jarraituz gure sindikatuarentzat ezinbestekoa da preso dauden pertsonen alde martxan jarri den dinamikan parte hartzea. Honen leloa “Giza Eskubideak. Konponbidea. Bakea. Orain Presoak” delarik.

Ekintza honen aldarrikapen nagusienak preso dauden pertsonak haien herrira ahalik eta gehien hurbiltzea da dispertsioarekin bukatuz hala nola larriki gaixorik daudenak, legeak dioen bezala, libre uztea. Honekin batera estatu ezberdinetan betetako zigorren batzea  eta graduen aurreratzea.

Ekimen honek hainbat eragile eta herritarren babesa izango du eta datorren urriaren 20an, Donostian 17:00tatik aurrera abiatuko den manifestazio batera ere deituko du.

ESK-ko Batzorde Nazionaletik gure delegatu guztiak eta gure afiliazioa animatu nahi dugu honetan parte har dezan baita lan tokietan izango diren kanpaina eta ekimenetan.