Egora txarrera ez duela lan faltak ekarri, kudeaketa txarrak eta enpresarien zekenkeriak baizik. Horregatik Enpresa Komiteak antolatutako mobilizazioarekin bat egitera deitzen zaituztegu, urriaren 10ean, asteazkena, 18:30ean ontziolako atetik.



Erakundeen ahanzturaren eta mespretxuaren aurrean, Ezkerraldeak eskualdean geratzen den industriagune handienaren gainbeherari begiratzen dio. La Naval, hamarkadetako berregituraketen eta 2006ko pribatizazioaren ostean, Hartzekodunen Konkurtsoan dago orain dela urtebete.

La Navalen pribatizazioa diseinatzeko, euskal enpresarien neurrira eginikoa, muturreko kanpoko azpikontratazio eredua erabili zen, horren bidez, akziodunek berehalako mozkinak izatea lehenesten zuten kanpora ateratako zerbitzuak beraien enpresetara bideratuta. Eredu hori erabateko porrota izan da. Horren eraginez, lan askoko garaietan ia 200 pertsonako berezko langileria azpikontratatutako 2.000 pertsona baino gehiagorekin lankidetzan aritu da.

Ontziolak lan kargari aurre egin ezin zionean etorri zen Hartzekodunen konkurtsoa hain zuzen. Lanen epeak ez ziren betetzen eta isunak pilatzen ziren, baita zigorrak ere.

Hartzekodunen konkurtsoak iraun duen hamabi hilabete hauetan ika-mika asko ikusi ditugu. Gutxi geratzen da Lehendakariak eta bestelako ordezkari politikoek orain urtebete egindako hotsandiko adierazpenetatik. La Navalek likidazioa eskatu du, langileriak eta eskualdeak denbora agortzen dela sentitzen dute.

Ontziolaren erreskate publikoa eskatzen dute. Nazioartean punta-puntako enpresa eta industriaren nahiz gogor zigortutako eskualdearen sustatzailea ezin da erortzen utzi, are gutxiago, kontuan izanda egora honetara ez duela lan faltak ekarri, kudeaketa txarrak eta enpresarien zekenkeriak baizik.

Horregatik guztiagatik, Enpresa Komiteak antolatutako mobilizazioarekin bat egitera deitzen zaituztegu, urriaren 10ean, asteazkena, 18:30ean ontziolako atetik.

Ezkerraldea Bizirik! Salba dezagun La Naval!