Ia 2 urte pasa dira Bizkaiko Eskuhartze Sozialeko V. Hitzarmen Kolektiboaren mahai negoziatzailea eratu zenetik.


CCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuok, GIZARDATZ eta GEROAN patronalekin akordioa lortzeko ahalegin handiak egin ditugu, gure proposamena lau aldiz aldatuz eta berreginez. Hala ere, patronalaren zuhurkeriak, ez du akordio bat lortzea ahalbidetu, nahiz eta proposamen bien arteko ezberdintasunak, soldata eta jardunaldiari dagokionez, minimoak izan, soilik 15 orduko diferentzia dagoelarik 2021 urte bitartean. Deigarria da, gure helburua, Gipuzkoan aplikatzen den hitzarmenarekiko parekatzea den bitartean, Araban, Bizkaiko proposamena baino ordu balio handiagoarekin, Hitzarmen Kolektiboa sinatu dute.

GIZARDATZ eta GEROAN patronalen sumisio egoera argia da, zerbitzuaren titulartasuna duten instituzioekiko, batez ere Bizkaiko Foru Aldundiarekiko. Aipatzekoa da, instituzio honek beste alde batera begiratu duela bere eskuduntzaren menpeko zerbitzu sozialak betetzen dituzten langileen lan baldintzei dagokionez.

Ekainaren 14an langile asanblada orokor bat ospatu zen, non, hitzarmenaren negoziazioaren egoeraren azterketa eman zen. Honetan, langileek bi agindu argi plazaratu zituzten:

  • Plataformaren edukiak gehiago ez jaistea.
  • Langile kolektiboarekin koordinazio prozesu bat ematea, zeinek, langileen batasunarekin batera, sektorearen egoeran eragina izango duen.

Aurrekontuen onartzearen bezperan aurkitzen garela kontuan hartuz, Foru Aldundia eta Batzarkideak interpelatzeko momentu egokia dela uste dugu, aurrekontu hauetan Eskuhartze Sozialera egokitutako partidetan beharrezkoak diren gehikuntzak ezartzea eskatuz. Honetarako, aurrekontuen gaineko alegazioak modu masiboan egitea planteatzen dugu, zentroz zentro egingo dugun sinadura bilketa baten bitartez. Honen helburu nagusia, langile kopuru handi baten parte hartzea ahalbidetuko duen erreminta bat sortzea da, beraz, zuen balorazio, iradokizun, zein, kritikak helarazteko korreo kontu bat zabaldu dugu (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.); gainera plataforma osatzen dugun kideetako norbait zuen zentrotik pasatu eta egoeraren berri emateko beharra ikusiz gero, helbide honen bidez jakinarazteko aukera izango duzue. Ekimen hau, Bizkaiko Eskuhartze Sozialeko langileen mobilizazio orokor batekin borobilduko dugu, honetarako, langile guztion parte hartzea eskatzen dugularik, bai sinadura bilketan baita mobilizazioan ere.

Prozesu guzti hau irauten duen bitartean, GIZARDATZ eta GEROAN patronalen jarrera aldatu denentz ezagutzeko, mahai negoziatzaile bat konbokatzeko ideia aztertuko dugu.

Soilik langileon antolakuntza, mobilizazio eta ahalduntzetik lortuko dugu egoeraren desblokeoa eta zerbitzu honek duen benetako garrantziaren aitorpena.

Zuen parte hartze, inplikazio eta ekarpenak beharrezkoak dira!

#GizarteEkintzaBorrokan