• Bilbo: 12:00etan Moyua Plaza.
  • Iruñea: 12:00etan, bi manifa egongo dira eta Aldezaharretik aterako dira.
  • Gipuzkoa: Eskualdetan egingo dira.
  • Gasteiz: 19:00etan Artium.


Urriaren 1ean, pertsona nagusien nazioarteko egunean, Euskal Herriko pentsiodunen plataformak herritar guztiak deitu ditu pentsio justu eta duinen alde kaleak betetzeko.
Udako geldialdiaren ostean, pentsiodunek herrietako plaza eta udaletxeetako inguruak bete dituzte berriro ere pentsioak aldarrikatuz. Urriaren 1erako herritar, langile, ikasle eta gainontzeko sektore publikoei dei berri bat plazaratu egin diete.

Langileok asko daukagu esateko. Egungo pentsioen aldeko borroka biharko pentsio sistema duin, publiko eta unibertsalaren aldeko borroka da, gehiengoak helduko garen sistema horren aldeko borroka. Hau dela eta, bat egin behar dugu egun kaleak hartu dituztenekin.

Egun, pentsiodunen mugimenduak partidu politiko guztien agenda markatzea lortu du. Hori dela bide, mobilizatzen jarraitu behar dugu aldarrikapen guztiak lortu arte. Urte bat borrokatzen eman ondoren, ezin gara erori Todeloko Itunak markatzen dituen mugetan sostengarritasun-faktorearekin (ez du bermatzen KPIren baitako pentsioen eguneratzea), ezta EAJ eta Eusko Jaurlaritzak pentsio pribatuen aldeko berariazko babesarekin.

Hau dela eta, ESK-k parte hartzeko dei bat egiten du Euskal Herrian emango diren mobilizazio deberdinetan.

  • KPIren araberako igoera pentsio guztientzako.
  • 1.080 €-ko gutxieneko pentsioa.
  • Oinarri araultzailea kalkulatzeko erantsitako bi urteak bertan behera uztea, sostengarritasun faktorea kentzea.
  • Pentsio sistemaren erabateko trasferentzia Hego Euskal Herrira.

Hauek dira gure eskakizunak, eta honengatik pentsiodun, langile, gazte eta abar animatzen ditugu Euskal Herrian urriaren 1ean egingo diren manifestaldietan parte har dezaten.