Simply-Alcampok urrats berri bat eman du eta Gasteiz etorbideko denda 7D7 ereduan bihurtzeko alde bateko erabakia hartu du. Denda hauek urtean 365 egun zabalik ego- ten dira eta 18 ordu egunean, “goizeko zazpietatik goizaldeko ordu batak arte”.

 

 

Erabaki honen helburua merkataritza-ordutegia, igande eta jaiegunetan irekitzeko era- bateko ereduaren ezarpena da. Honek, egun arte, EAEn indarrean zen jaiegunetan ez irekitzeko akordio tazituarekin hausten du, astean 72 orduz irekitze-muga luzez gaindituz.

ESKrentzat, neurri honek Simply-tik haratago doan beste helburu bat bada, merkata- ritza sektorean urratsak ematen hastea ordutegien erabateko liberalizazioa eman dadin EAEn, erresuman ematen den bezala. Beste supermerkatuetatik (Carrefour, Dia, Open- cor, Coviran…) iristen zaizkigun berriak horrela diote, kate hauek dagoeneko badute formatu honetako dendarik edo aurten gehiago irekitzeko asmotan dabiltzate.

Eredu hau, prekarietate gehiago ekarriko digu baita merkataritza ohiko ereduaren suntsi- keta, gure hirietako erdiguneak uniformizatuz, non multinazionalek eta hauen frankiziek bakarrik kabida izango duten, non bertan lan egiten duten pertsonek egoera ahulagoan egongo diren eta esplotatuagoak izango diren.

Madrilgo Gobernuak, Eusko Jaurlaritzaren bermearekin, ezarritako merkatal-ordutegiak liberalizatzeko legeak egungo jendarte eredua eraldatu egin nahi du, eta banaketa-kate handien interesak, eta ez pertsonenak, kontuan izango duen beste eredu bat ezarri, kontsumoa asialdirako era bat bezala edonola ezarriz.

ESKren sekzio sindikalak Simply-Alcampo-n ordutegien liberalizazioa eta gure enpre- san zein gainontzeko enpresetan igande eta jaiegunean irekitzearen kontrakoak gara, eta gure eskuetan dagoen guztia egingo dugu hau gerta ez dadin. Sektorean dihardugunon zein herritar guztion erantzukizuna da ugazaben nahi honi aurre egitea, bakoitzak bere tokitik.

IGANDEAK ETA JAIEGUNAK AISIALDIRAKO ETA EZ NEGOZIORAKO!

 

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua