Orain dela gutxi Eulenek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak garbikuntza hitzarmena sinatu egin dute. Akordioaren balorazio positibo bat egin behar dugu soldaten igoerei dagokienean, guztiak KPIren gainetik, baina balorazio berezi bat merezi digu soldata-tartearen eteteari dagokionean. Hitzarmen honetan, esparru ekonomikoari dagokionean, lortu diren akordioek sektore feminizatu bat, eraikinen garbiketarena, eta beste bide-garbikuntzako sektore maskulinizatu baten arteko soldata-tartea etetea ekarri dute. Hau dela eta, hitzarmen hau eredutzat hartu behar dugu soldata-tartearen aurkako borrokan, eredutzat sektore feminizatu eta prekarizatuen garbikuntzako hitzarmenak negoziatzeko garaian. Horregatik bere neurrian baloratzen dugu.

Baina hitzarmen honen sinatzeak zor bat ere uzten digu. Nahiz eta Batzorde Paritario batek Berdintasun Planen eta jazarpen sexual eta sexuarengatiko jazarpenaren aurkako protokoloen seguimendua egitea lortu den, ez dugu hitzarmen honetarako berdintasun plan eta jazarpenaren aurkako berariazko planak ezartzen jakin, Eulenen plan korporatiboak onartu behar izan ditugula, zeinak guretzat eskasak diren. Honek esan nahi digu esparru sindikalean oraindik ere badugula zer egitekorik.

Dena den, garbikuntza sektorean dagoen soldata-tardea hausteko sindikatuok Gipuzkoan ekindako bidean, ESK-k uste du hitzarmen horrek bide hori nolakoa nahi dugun izatea finkatzen duela.

 

 

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua