ELA, LAB, UGT eta ESK sindikatuok grebarako deialdia egiten dugu Gipuzkoako polizia-etxe eta eraikin judizialetan, irailaren 19tik urriak 3 arte, hasiera batean. Garbialdik aipaturiko bi hitzarmetan izan duen jarrera dela eta, langileei mobilizatzea baino ez zaie geratzen euren baldintzak hobetu ahal izateko.
Polizia-etxe, eraikin judizial eta Gipuzkoako adin txikiko zentroetako garbikuntzako hitzarmenak negoziatzeko arrakastarik gabeko ahalegin batzuen ostean, 2018ko apirilaren 26an mahai negoziatzailea osatu zen eta Garbialdiari garbi eta argi esaten zitzaion negoziazio honetan bideko garbikuntzarekiko (sektorea maskulinizatua) soldata-tartea desagertzea aldarrikatzen genuela eta deia egiten dugun sindikatuentzat une honetan horrek lehentasun bizia duela.
Soldata-tartea polizia-etxeetan %13koa da, eraikin judizial eta adin txikiko zentroetan %7koa.
Polizia-etxeetarako hitzarmenaren iraunaldia 2009ko abenduaren 31an amaitu egin zen eta eraikin judizialetakoa 2017ko abenduaren 31an.
Polizia-etxea eta eraikin judizialetako hitzarmenetarako pixkanakako soldata-igoera batzuk aldarrikatzen ditugu egungo soldata-tartea murriztuz joateko.
Apirilaren 26tik egun arte lau bilera egin ditugu, hauetan ez da inolako aurrerapenik eman; soldata-proposamenik izan den bilera bakarrean egindako azken bileran eman da eta berau erabat eskasa izan da.
Uztailaren 10eko azken bileran Garbialdik bi hitzarmenetako soldatak blokeatzea planteatu zuen 2018a arte eta 2019rako 2018ko KPIren igoera bi hitzarmenetarako.
Planteamndu hau onartezina da, polizia-etxeetako langileen soldatak 2008tik blokeatuta baitaude, eta eraikin judizialetako soldata-tartea %7koa baita garbikuntza sektore maskulinizatuekiko.
Bestaldetik ezin dugu ahaztu hau Eusko Jaurlaritzak azpikontratatu duen zerbitzu bat dela (Segurtasun Sailak eta Juztizia Sailak); eta erakunde publikoa denez berdintasunaren alde eta soldata-tartearen kontra egiteko betekizun etikoa duela, eta ezin du beste alde batera so egin. Genero-berdintasuna egitatetan gauzatu behar da eta ez hitz politetan geratu.
Garbialdi eta Eusko Jaurlaritzari exijitzen diegu lehenbailehen dihardutea diskriminazio egoera honekin amaitzeko.
GARBIALDI ERANTZULE. EUSKO JAURLARITZAK EGOERA HAU EMAN DADIN UZTEN DU.
LAN FEMINIZATUEN DUINTZEA.
#GarbiketaBorrokan