Udan adierazi genuen eta irailarekin batera gure susmo guztiak baieztatu dira: Urtaran jaunaren gobernuak ez dio erantzunik eman nahi Gasteizko Rokodromoen auziari.

 

Esk sindikatuak berriz ere Gasteizko Udal Rokodromoetan lan egin ohi duen lan taldearen egoera salatzen du.

Abuztu hasieratik argi utzi genuen irailan gertatu beharrekoa, zerbitzuaren ezarpena hutsik gelditu ostean, Gasteizko Udalak ezarri gabeko denbora tarte baterako zerbitzua ixtea erabaki zuenean. Salatu genuen bezala, Kirol Udal Sailaren kudeaketa okerra agerian gelditu egin da beste behin ere.

Baliteke eskalada, gure hirian, gehien praktikatzen den jarduera ez izatea, baina Udalak historikoki izan duen konpromisoa handia izan da, eta urtez urte, hiritarrak praktika honekin familiarizatu dira. Konpromiso horren ondorioz, eta Gasteizko hiritarren onarpen geroz eta hobea medio, gaur egun hiru kirol instalakuntza ditugu eta iazko denboraldian 1.000 bazkide baino gehiagok hartu zuten parte.

Hortaz, kudeaketa errore horrek 20 urte baino gehiagoko kirol historia moztu du, eta honi, erabili ezin daitekeen Salburuako rokodromoan 130.000 € gastatu izana gehitu behar zaio. Estibaliz Canto zinegotziak sorturiko eragozpenengatik atsekabetu baino zer edo zer gehiago egin beharra dauka.

Denbora tarte honetan Udala ez da arazoari irtenbidea bideratzeko gai izan, eta zinegotziaren azken adierazpenek inprobisazioa baino ez dute adierazten, arazoaren benetako kudeaketa eraginkor eta arduratsu baten ordez. Gainbegirapen tekniko gabeko arriskuzko kirol jarduera baten erabilera ahalbidetuko zela esatera ausartu da udalak, berau aurrera eramateko azalpenik zabaldu ez bada ere,  Sindikatu bezala, kezkatzen gaitu planteaturiko irtenbideetako batek bertan lan egiten duten pertsonen egoerari irtenbidea ez bideratzeaz gain, Gizarte Etxeetan lan egiten duten eta ezagutza tekniko nahikoa ez dituzten pertsonei lan kargak gehitzeak. Kontutan hartuz, noski, funtsean erabiltzaileentzat suposatuko duen arriskua.

ESK Udalarekin harremanetan jartzen saiatu da informazio eske, baina isiltasuna izan da jasoriko erantzuna. Eta bitartean, Irailaren azken egunetan gaude eta lan taldeak ez du lan kargarik, ezta lana burutzeko tokirik ere ez. Honetaz gain langileek egunerokotasunean aurrera ateratzeko beharrezko diren baliabideak eskaintzen dituen soldatarik ere ez dute kobratuko. Ezin da onartu egoera hau denboran zehar luzatzerik eta lan taldea borrokan dagoela jakin arazi nahi dugu, gure aldarrikapenak kalera eramanez eta Gasteizko Udalaren kudeaketa errorea salatuz.

Azken asteetan gainera hainbat eta hainbat erabiltzaile, mendizale zein eskalatzaile egoera hau salatu egin dute argi utzirik rokodromoen auzia lan gatazkatik haratago doala, udalak komunitate eskalatzailearen beharrei uko egin diolarik, Urtaran jauna, noiz arte?

Eskalatzaileen komunikatua

 

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua