ESK sindikatuak bere familia, momentu zail hauetan, senide eta lankieei gure elkartasuna eta maitasun osoa helarazi nahi diegu. Irene, behin-behineko langilea zen eta motorrez postaren banaketa egiten zegoelarik hil zen Jundizeko poligonoan pasaden abuztuaren 27an, astelehenean. Oraindik heriotza honen nondik norakoak ezagutzen ez ditugularik. Ireneren heriotzarekin aste honetan bi izan dira hildako langileak, eta badirudi instituzio zein enpresak beharrezko seriotasunarekin hartzen ez duten arazoa dela hau. ESK-k behin eta berriz salatu egin du Correosen prekarietate egoera jasanezina. Enpresa honetan lan-samak izugarriak izan harren pertsonalen murrizketa darrai, banaketa sekzioak areagotzen dien bitartean. Nahiz eta Correosen bete gabeko postuak egon behin-behinekotasuna modu iraunkor batean kokatu da. Honi gehitu behar zain formazio falta nabarmena batez ere motorrez banatzen duten behin behineko langileen kasuan. Goizetik Correoseko langileak elkarretaratzeak egiten ari dituzte Ireneren heriotza salatzeko eta bide batez lan istripuetan langileen heriotzak eteteko exijitzeko. Gure etxeetara bizirik bueltatzeko eskubidea dugu gure bizitzak haien etekin ziztrinak baino gehiago balio dutelako.

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua