Michelinen kasuan, egoera hau oso larria egiten da, oraingo heriotz hau azken 2 urteetan eman den laugarrena baita. Michelinen ESK-k duen sekzio sindikalak salatu duen bezala, hilak 28an hil zen 43 urteko langilea altitude-lanak egiten ari zen CGN tailerreko mantentze-lanetako taldean.

Lan horrek ageriko arriskuak zekartzan lan-gunea oztopoz josita baitzegoen maniobratzea oso zaila egiten delarik, enpresak alde batera utzi zuena, beste alde batera so eginaz. Michekinek ez zituen behar bezala ebaluatu egoera hauetan lan egiteak zekartzan arriskuak, ezta neurririk hartu egoera zuzentzeko, enpresaren eskuduntza dena eta berea bakarrik.

Egun, ez dakigu zehatz-mehatz istripua nola eman zen; gauza bakar bat dakigu, enpresa ahalegin guztiak egin dituela erantzukizuna saihesteko eta justifikaezina dena justifikatzeko. Michelin, hasiera-hasieratik, hildako langileen bizkarren gainean erantzukizuna uzten eta berari errua leporatzen saiatu egin da. Istripuaren egunean, agiri bat argitaratu zuen, Enpresa Batzordeari horren berririk eman gabe, esanaz istripuaren ondorengo protokoloa behar bezalakoa izan zela, langilea ziurtziagabetasun baten erantzule eginaz ikerketa amaitu gabe zegoenean.

Michelinen jarduera doilarra eta bihotz-gogorrekoa izateaz gain, bere langileak arrisku-egoeran jartzen darrai. Enpresak, ematen diren segurtasun-arazo larriei neurriak eta soluziobideak eman beharrean, bertan lan egiten dutenei leporatzen die enpresak berak lan segurtasunaren inguruan duen gaitasun eza. Gertaera frogatu batzuk egon badaude, delegatuek istripua eman zen gunera bertaratu ostean aditzera eman dituztenak, zeinak ez ditugu kolokan jartzen. Azken istripu honek agerian jartzen du enpresan ez direla behar diren neurriak hartzen istripuak ekiditeko ezta istripuen larritasuna leuntzeko hauek ematen direnean. Desfibriladoreak ez digute ezertarako balio ez badago inork maneiatzen dakienik, edota telefono bat izateak ez du ezertarako balio larrialdi-zerbitzuekin komunikatzerik ezin bada. Enpresak nahi duena esango du baina istripuaren ondorengo protokoloa desastre hutsa izan zen, bertaratu ziren lankideen gogoz bestera. ESK-k Lan Ikuskaritzari gertatutakoaren berri aditzera eman dio eta zai gaude beraiekin bilera bat egiteko. Aldi berean, eta beti egin dugun bezala, gainontzeko sindikatuekin dihardugu honelako kasuetan hartu beharreko neurrien inguan.

ESK-k Michelin enpresaren jarrera obskurantista salatu nahi du. Enpresak eta Osalanek ez zuten prebentzio-delegaturik abisatu istripu-gunean izan zitezen ikuskatze-lanetan. Aldi beran, ukatu edo erdizka eman dizkiguten hainbat dokumentu eta informazioa eskatu ditugu. ESKrentzat Michelinen gertatzen ari dena, bai istripua bera bai ondoren gertatutakoa onartezinak dira, eta garbi eta argi utzi egin nahi dugu jarduera hauek salatzen jarraituko dugula eta berriro eman ez daitezen arituko garela gure bizitzek euren etekinak baino gehiago balio baitute.