Ostalaritza sektorea Araban hitzarmena sarritan ez du betetzen, iruzurrezko kontratuak, lan jardunaldi mugagabeak, kontratuaren ez betetzea, ordu extra…. ESK-k berriz ere egoera hau salatu egin du.
Zeharo ezagunak dira ostalaritzako langile gehienek dituzte lan baldintza txarrak. Nahiz eta hauek arautzen dituen hitzarmen bat egon hau oso gutxitan errespetatzen da eta langileak haien eskubideak exijitzen dituztenean askotan kaleratuak izaten dira.
Esk sindikatuak uztailaren 5ean, arabako hiriburuan mobilizatu egin zen SAGARTOKI jatetxearen aurrean beste behin ere egoera hau salatzeko.
Taberna honetan Mariak lan egiten zuen kaleratua izan arte, bere kaleratzeak desegokitzat jo zuelarik legeak. Mariak behin behineko kontratua zuen nahiz eta enpresaren ohiko beharrak betetzen lan egin. 22 orduko kontratu bat izan arren hainbat ordu gehio egiten zituen askotan eta kalera bota zuten baja hartzerakoan.
SAGARTOKI jatetxea Gasteizko jatetxeen artean osperik handienetarikoa duen bat da. Honen burua Senen Gonzalez da askotan fokua bere gain duelarik eta horregatik hain zuzen ere ez dugu ulertzen zergatik hain gaizki hartu zuen ESK sindikatuak bere jatetxeari arreta egitea.Uztailaren 5ean ESK taberna honen aurrean mobilizatu zen Mariaren egoera eta bide batez sektore honetan lanean ari diren hainbat eta hainbat langileen egoera salatzeko. Harroputza har daiteken jokabide batekin eta probokatzeko grinarekin hain ospetsua den sukaldariak mobilizaziora gerturatutako pertsonen zenbait irudi egin zituen. Dirudienez sukaldaria trebea da mobilarekin baina ez horrenbeste hitzarmenak edota langileen eskubideak errespetatzen, behintzat ez Mariaren kasuan.
ESKn jakin badakigu arazo hau Mariaren egoera ostalaritzako beste hainbat langile pairatzen dutela beste tabernetan ere eta ozen esan nahi dugu aski dela. Ezin dugu eta ez dugu onartuko langileek halako legez kanpoko eta errespetu falta diren jokabiderik.