ST3 Elkarteko greba batzordeak jarritako demandaren aurrean, Bilboko Lan arloko 4. Epaitegiak dio EDE TALDEA (ST3 Elkartea, Suspergintza Elkartea, Fundación EDE, Suspertu S.l.) osatzen duten erakundeek eta Bilboko apezpikutzak eta OSTARGI Fededun Erakunde Pribatuak grebarako eskubidea urratu egin dutela.

Aipaturiko Epaitegiak premiatzen ditu mantentzen duten jarrera bertan behera utz dezaten, eta denen artean 12.000 euro ordaintzera kalte-ordain gisa funtsezko eskubide horren urraketarengatik.

Gogoratu ST3 Elkarteko langile gehienek bi hilabete baino gehiago daramatzagula mugarik gabeko grebaldian 2017ko amaieran kiebra airtorpena lortzeko eta langileak kaleratzeko 0 kostuarekin hartzekodunen konkurtso baten aurkezpenari erantzunez.

Urteak daramatzagu benetako kalbario bat pairatzen EDE TALDEA-ko Zuzendaritzak urteak baitaramatza gu kale gorrian jarri nahian, nahiz eta lan talde honek etekinak ematen dituen.

EDE Taldeko Zuzendaritza unitarioari jakinarazten diogu, berriro ere, ST3 Elkartearen entitate juridioaz haraindi, gure etorkizuna langile bezala EDE Taldearen barruan da

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua