Gaur azpiegitura garrantzitsu baten irekiera izango da Alfredo Espinosa Urdulizeko Ospitalean, bloke kirurgikoa. Urdulizeko ordezkaritza sindikalak positibotzat hartzen du ospitale honen historia laburrean emango den urrats handi hau, eskualdeko osasunean inbertsioa bait da.

Alabaina, Urdulizeko ordezkaritza sindikaletik azpiegitura eta baliabide materialetan egin den gastu potentea orekatzeko asmoz kontratazioan egiten ari den aurrezpena salatu nahi dugu. Tamaina honetako azpiegitura aurrera eramateko kontratazio egokia eta nahikoa ezinbestekoak dira. Gaur egun badira lan karga oso altuak pairatzen dituzten zerbitzuak, langileengan estresa eta ilusio galera dakarrena.

  • Larrialdietako boxetan erizain/gaixo eta erizain laguntzaile/gaixo ratioak oso altuak dira. Bi erizain eta erizain laguntzaile bakar bat dago 19 boxei arreta emateko. Alderaketa moduan, Basurto erizain bakoitzak 5-6 box ditu bere ardurapean.
  • Larrialdietako zelariak plantilla eskasia pairatzen dute ere. Zelari bakar bat larrialdi zerbitzu osorako guztiz ez nahikoa da, ospitalizazio unitateko kidearen laguntza jaso arren. Ospitaleko edozein tokiko zereginak betetzeko erreten lanetarako biltegiko zelarien erabilera salatzen dugu ere.
  • Zerbitzuetako Langileak minimoen azpitik lan egiten dute egundoko pasillo eta azalera handietako ospitale honetan. Gaur egun kanpo enpresa bat ari da zerbitzuaren auditoretza egiten, langileen iritzia kontuan hartu gabe. Bitartean, garbiketa protokolorik gabe jarraitzen dute.
  • Sukaldean ere kontratazioa handitu behar izango da, ospitalizazio unitate berrien irekierarekin batera.
  • Laborategiko langileak ez dabiltzate hobeto. Txanda batzuetan langile bakar bat dago lanean. Egoera ulertezina, larrialdietako laborategiaz gain, trasfusio unitateen ardura ere daukatenean.
  • Oinarrizko Prebentzio Unitatea, beste hainbat zereginetaz gain lanpostuen arrisku ikerketak egitearen arduraduna, minimoen azpitik dago. Gure ospitalean astean hiru egun bakarrik dagoen fakultatiboarekin, erizain batekin eta prebentzio teknikari bakarrarekin, nekez zaindu daiteke langileen osasuna. Horrela zaintzen dira zaintzaileak?
  • Uribe ESIko Pertsonaleko Zerbitzuan Urdulizeko Ospitalea ireki aurretik zegoen langile kopuru bera egoten jarraitzen du. Honek lan karga altuak sortzen ditu bertan lan egiten duten langileengan.

Bi urte beteko dira laster 2016ko ekainean Urdulizko lehenengo inaugurazioa egin zenetik. Ospitale berri baten martxan-jartzea erronka polita de edozein langilearentzat eta aldi berean oztopoz beteriko bidea. Langileak gogotsu eta erronkari aurre egiteko prest etorri arren, aurreikuspen faltak, komunikazio arazoek, arazoen kronifikazioak eta kasu batzuetan, plantillen eskasiak, langile askoren ilusioarekin amaitzen ari dira.

Urdulizeko Ordezkaritza Sindikaletik Urdulizeko Ospitaleko plantillak jasaten duten behar ez bezalako dimentsionamendua salatzen dugu. Honek langileen osasuna eta gizarteari ematen zaion kalitatea kaltetzen du nabarki.

Urdulizen, 2018ko maiatzaren 14an

Urdulitzeko Ordezkaritza Sindikala

 

Osakidetzako langileen baldintza berak azpikontratatutako langileontzat

Osakidetzako langileei aplikatzen zaizkien baldintza berberak aplikatzea aldarrikatzen ari gara, hori baita bere garaian alderdi guztiek adostu genuena eta betetzen Irakurri

Zertan ari dira?

Osakidetzako mahai sektorialeko sindikatuek ESK baztertu dute hauteskunde sindikalak bultzatu ditugulako, langileek ordezkariak aukera ditzaten 10 urte baino gehiago hauteskunderik Irakurri

Osasun Publikoaren defentsan, batasuna

Batasunatik lan egin dezagun gure Osasun Publikoaren defentsan. Osakidetzako langileak, gizarte-erakundeak eta, oro har, herritarrak otsailaren 25eko manifestazioetan parte hartzera Irakurri

Garraio sanitarioak lan-baldintzak eta kalitatezko zerbitzua bermatu behar ditu

Euskal osasun-garraioa kudeaketa publikokoa izatea eskatzen dugu; bitartean, plantillen lan-eskubideak eta zerbitzuaren kalitatea bermatzeko eskatzen diogu Osakidetzari. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29