Hurrengo astelehenean, maiatzaren 28an, Foru Aldundiko zentroak garbitzen dituzten langileek hiru egunetako grebei hasiera emango diote.

Maiatzak 24, enpresarekin izan zute negoziazio mahaia eta grebetarako egun gutxi gelditzen ziren arren, Garbialdik ez zuen proposamen berririk egin.

Abenduaren 5etik salatzen ari diren bezala, pasa den ekainetik enpresak egiten dien proposamena zeharo eskasa da eta ez dute inondik inora onartuko: %0,3ko igoera, 2010etik soldatak izozturik duten kolektibo batentzat. Hara 0,14€tako soldata igoera 8 urtetan. Hori gainera, lanaldi osoa dutenentzat.

Pazientzia agortu egin zaiela jakitera eman dute eta baita ekainaren lehen astean grebei jarraitasuna emateko prest daudela ohartarazi ere, Aldundiaren edo enpresaren jarreran aldaketarik ikusten ez badute hurrengo egunetan.

Bitartean, maiatzaren 28an, eserialdi masibo bat deitu dute Jauregi Foralaren aurrean, non komunikabideei grebaren balorazioa luzatuko zaien.

ELA – LAB – UGT- ESK - CCOO

 

bizkaiko aldundia garbiketa greba garbialdi