Ekainaren 3an, Lekeition, “Zapran gagoz” lemapean Euskal Eskola Publikoaren festa egingo da.

Eskola publikoak jasaten dituen oztopoez haraindi, ikasturte honetan nabarmendu den moduan, neskato eta mutikoen arteko aukera-berdintasuna bermatzen duen eskola-sistema bakarra da. Gure sindikatuak, berriro ere, kalitatezko eskola publiko bat exijitzen dugu eta honetarako denon artean eraikitzen dugun eskola publikoaren aldeko apustu garbia eta dudarik gabekoa behar da.

ESK-k bere afiliazio eta herritar guztiak animatzen ditu Euskal Eskola Publikoaren Festan parte har dezaten, garbi eta argi adierazteko eredu hau dela nahi eta behar duguna, non inolako salbuespenik gabe gure neskatoak eta mutikoek tokirik izango duten, guztien beharrak asetuz eta kalitatezko prestakuntza bat bermatuz, ahaztu gabe honetarako ere gure etorkizuna direnen prestakuntzan lanean dihardutenen lan baldintzek bat etorri behar dutela egiten duten zeregin ordainezinarekin.

ESKko Batzorde Nazionala.

 

euskal eskola publikoa jaia lekeitio 2018