Ezkerraldean Ibilaldia

Larunabata, ekainak 9, 12:00etan. Kasko plaza, Sestao


Langabezia eta murrizketa sozialen aurka

Ezkerraldeak Euskal Herriko langabezia-tasarik handienetako bat pairatzen du, benetako larrialdi-egoera soziala jasaten duelarik.

1. Familien heren batek arazoak ditu hilabetea amaitzeko; hauetako %16ak muturreko pobrezia jasaten du, eta kolektibo nagusiena emakumeena delarik.
2. Astero 9 familia euren etxeetatik botatzen dituzte.
3. 17.000 pertsona langabezian daude; hauetako %73ak ez du diru-laguntzarik edo prestaziorik jasotzen, Euskal Herriko tasarik altuena.
4. Aurrekoari gehitu behar diogu 36.000 pertsonek lan prekario dutela, hilean 900 euro baino gutxiago kobraten dutelarik. 1.650 pertsonek eskualdeko saltoki handieta lan egiten dute.


Gastu militarrik EZ!

Arrazoi guzti hauek direla medio onartezina da egungo gastu militarra.

Aurrezte ekonomiko handi baten aitzakiarekin gure eskubide sozialak eta laboralak murrizten dizkigutenean, baliabide ekonomiko publikoen eralgiketarekin topo egiten dugu; gerren finantziazio, militarismo, armen erosketa edo Bilboko Portutik egiten den bomben esportazioaren bidez ematen da eralgiketa hori.


Ezkerraldeko langabetuen asanbladak eta kolektibo sozialak
Langabetuen asanbladak, Barakaldoko Gazte Asanblada, Berri-Otxoak (Barakaldo), Emakumeentzako Aholku Etxea, Argitan (Barakaldo), Ezkerraldea Ernai, KAKITZAT (Koordinadora Antimilitarista), Marimatraka (Santurtziko Talde feminista), “La Kelo” Gaztetxea (Santurtzi), “Portugaleteko Eskubide Sozialen Bulegoa”, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Pentsionistak Martxan, Txirbilenea Kulturgunea, Portugaleteko Merkatua, “DsBEren inguruko informaziogunea” (Santurtzi).

Sindikatuak
ELA, LAB, STEILAS, ESK, CAT eta CNT.

 

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua