Espainiako erresuma inboluzio politiko bizia jasaten ari da. Espainiako gobernuak, oposizioaren gehiengo zabalaren laguntzaz, kalitate demokratikoa areagotuko dituzten parte-hartze ereduetan urratsak emateko ezintasuna agerian uzten du; egungo sistema 78ko erregimenaren jaraunslea da, kapitalen interesen mende dago eta finantza-eliteez sostengatuta.

Katalunian ezarritako Espainiako Konstituzioaren 155. artikuluak garbi eta argi adierazten du Espainiako erresumak ez duela errespetutik erresumako herri eta nazioen borondateekiko; antolaketa politikoaren eredua erabakitzeko eta gainontzeko Estatu, herri eta nazioekin harremanak izateko eta hauekin ahokatzeko borondatearekiko errespetu eza adierazten du, hain zuzen ere.

ESK-k erresumako herri eta nazioentzako askatasuna exijitzen du, askatasuna erabakitzeko gainontzeko herri eta nazioekin izan nahi duten harreman politikoa erbakitzeko garaian; aldi berean, gure etorkizunean eragiten dituzten gai guztien inguruan ere erabakitzeko eskuduntza exijitzen dugu, eta honegatik hain zuzen, egungo gobernuek herritarrei inolako kontsultarik gabe inposatzen dizkieten gaien inguruan erabakitzeko benetako eskubidea aldarrikatzen dugu. ESKrentzat eredu sozioekonomikoa pertsonen artean eta pertsonentzako eraiki behar dugu.

Ekainaren 10ean, Gure Esku plataformak mobilizaziorako deialdia egin du, Euskal Herria subjektu politiko bezala erabakitzeko eskubidea defendatzeko. ESK-k ekimen hau babesten du, eta GureEsku plataforma herritar bat denez, suspertu behar dugun parte-hartzeko eredua parte-hartze libre ez-organikoarena da. Era berean, plataforma honek antolatu dituen ekintza eta deialdien berri emango dugu.


ESK-REN BATZORDE NAZIONALA

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua