ESK sindikatuak Osakidetzako 2017-2018 EPEren inguruan bizi ditugun gertaeren lehen balorazio bat egin nahi du.

Lehenik eta behin, EPE hau 2017ko abenduan iragarri zenetik, sindikatu honek aukeratze-prozesuan eman zitezkeen irregulartasunak adierazi ditu publikoki, batez ere egun susmopean diren hainbat espezializtate medikoak. Sektoreko langileen etengabeko kexek babesten dituzte susmo hauek; kexa hauek, azterketara aurkeztu diren batzuk izan dituzten mesedezko tratuak aditzera ematen zituzten. Mesedezko tratu hau, besteak beste, azterketen filtrazio posible batean oinarritzen da.

ESK-k irregulartasun posible honen berri izanik eta kontuan hartuz irregulartasun hauek egiazta zezaketeen datuak, 2018ko apirilaren 17an notario-akta bat jaso genuen, eta bertan eskainitako espezialitate bateko aukeratze-prozesuan notarik hoberenak aterako zituztenen izenak eman genituen.
Herritarrek ezagutzen dute gainontzekoa; euskal osasun-zerbitzuaren enplegu publikoaren eskaintzaren bidez atera direnak bat egiten dute bere osotasunean ESK-k notarioaren aurrean erregistratutako izen-zerrendarekin.

Bestaldetik, eta eskandalua lehertu ostean, Eusko Jaurlaritzak eta Osasun Sailak erabat ukatu zuten dena; ESKkook trikimailu hauetara ohituta daude, gure zeregin sindikala kriminalizatu eta aipua kentzeko ahaleginetan aritu dira, salaketa judizialari ekitera premiatuz. Hala ere, egun, susmopean diren espezialitateen aukeratzea bertan behera uztera behartuta egon da Osakidetza eta ikerketa bati ekin dio.

ESK beste eragile sindikalekin batera, atzoko egunean Arabako fiskaltzarekin bilera bat izan zuen gure eskutan ditugun frogen ekarpena egiteko asmoarekin; froga hauek EPEn eman diren irregulartasun posibleen aztarna garbiak osatzen dute. Bilera ondoren eta fiskaltzaren gomendioz, froga hauek Euskal Herriko Fiskaltza Nagusiaren eskutan jarriko dira.

Osakidetzak hartutako hainbat espezialitateen aukeratze-prozesua bertan behera uzteko erabakia dela eta, ESKren ustetan erabaki hau erabat eskasa da. Osakidetzak aukeratze-prozesu honen eta beste edozein prozesuaren gardentasuna bermatu behar du, eta gertaera larri hauen aurrean horrela ez badu egiten edo jarrera pasiboa hartuko balu, praktikan, pantomimaren parte bat dela uzten du agerian.

Osasun Saila eta Eusko Jaurlaritzak benetako ikerketa, independentea eta gardena bermatu behar dute, beraien erantzukizuna baita, EPEra aurkeztu diren batzuk izan duten faborezko tratuetan erantzukizunak garbitzeko. Ikerketa hau salatutako gertaerak eta jokoan direnak sakonki ikertu behar ditu, eta ezin dira ibili irregualrtasun posible horiek plazaratu egin ditugunon aipua galarazten ezta aintzat ez hartzen. Erakunde honek ez du bilera horretarako gonbitea jaso eta ez dihardute koherentziaz aldarrikatzen duten gardentasun horretan, azterketan emandako emaitzak blokeatu egin baitira hedabideetan berria azaldu ostean.

Beraz, ESKri, gure ikerketa paraleloarekin jarraitzea egokitzen zaigu eta azterketetan parte hartu dutenei gonbitea luzatzen diegu gure lokaleetatik pasa daitezen datu berriak emateko.

Azkenik, gure ustetan gertaera hauek nahiko garrantzi dute eta edalontzia mukuru bete duten tantak izan dira osasun-politikari dagokionean; hau dela eta Osasun Sailburua den Darpon jauna eta Osakidetzako Zuzendari Nagusia den Mujika anderearen dimisioak exijitzen ditugu.

 

 


Osasun Sailburuaren propaganda: 2026rako promesak, gaurko murrizketak

Osasun Sailburuaren propaganda: 2026rako promesak, gaurko murrizketak 2026 otsailak 02 Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua: ez dugu propaganda gehiago behar, ezta Irakurri

Tolosa eta Elgoibarko subrogazioaren hondamendi handia

Tolosa eta Elgoibarko subrogazioaren hondamendi handia 2026 urtarrilak 19 Emergentziak-Osakidetzan egiten ari diren legez kanpoko barne-hautaketa prozesuak berehala geldiarazteko eskatzen Irakurri

CCOO, UGT eta CSIF-ek langile publikoen baldintzak erabakitzen dituzte entzun gabe

Bada garaia administrazio guztietara, udaletara, foru aldundietara, autonomikoetara eta enpresa publiko guztietara borrokak zabaltzeko, azken urteotan galdutako eros-ahalmena berreskuratzeko. Irakurri

Anbulantzia %100 publikoak Osakidetzan orain!

Anbulantzia %100 publikoak Osakidetzan orain! 2025 abenduak 02 Garraio sanitarioko langileak eta herritarrak oro har, abenduaren 9an Eusko Legebiltzarraren aurrean Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48