Osakidetzan, aurten, ematen ari den “xahutasuna” zalantzan jartzen dituzten hamaika aztarna ezagutzera eman dira azken asteotan. ESKren lanari esker, medikuentzako aukeratze-prozesuko hainbat irregulartasun argia ezagutu dute.

Denboraldi honetan, ESK-k frogatu du sindikatu ondradu eta borrokalari bat dela, eta afiliatuen ezinbesteko adore eta babesarekin Osasun Saila eta Osakidetza hormaren kontra jarri dituela.

Gertakari hauek gure uste osoetan berresten gaituzte, eta garbi uzten du jendea gure sindikatura etortzen denean, ESK-k erantzuten duela. Hau da bidea Osakidetzak eta Osasun Sailetako zuzendaritzek ezarritako politika negargarriak lehengora ditzagun denon artean.

Osakidetza ezin da izan inoren kortijo izan, hori da gure helburua behintzat, eta egungo langileek eta etorkizunekoek aukera-berdintasuna izan dezatela. Hau dela eta, gure eskuetan genituen aztarna
guztiak fiskaltzaren eskuetan jarri ditugu eta, aldi berean, demanda bat jarri dugu oposaketa hauek prestatu dituzten pertsonak kaltetzen duen egoera argi dadin, baita euskal osasun-sistemaren irudiarena ere.

Egoera hau dela eta ESK-k honakoa dio:

  • Positiboki baloratzen du susmopean diren espezialitate medikuak geldiarazteko Osakidetzak hartu duen erabakia. Erabaki hau gure sindikatuak egindako presioari erantzuten dio.
  • Espezialitate guztien sakoneko ikerketa bat ezinbestekoa da. Ikerketa horretatik ondorioztatuko diren erantzukizun guztiak garbitu egin behar direla.
  • Jon Darpon Sailburuak eta Osakidetzako Zuzendaria den Maria Jose Mugikak dimisioa segidan aurkeztu behar dute krisialdi honetan egin duten kudeaketa negargarriarengatik. Ikertzen hasi beharrean irregulartasunak salatu genuenoi hainbat gauza aurpegiratu zizkiguten (tiroa bora eta ondoren galdetu).
  • Osakidetzan diren eragile sozialekin adostutako EPE bat exijitzen dugu, non prozesuaren gardentasuna bermatuko den.

'Asuna' deskargatu

 

Osakidetzako langileen baldintza berak azpikontratatutako langileontzat

Osakidetzako langileei aplikatzen zaizkien baldintza berberak aplikatzea aldarrikatzen ari gara, hori baita bere garaian alderdi guztiek adostu genuena eta betetzen Irakurri

Zertan ari dira?

Osakidetzako mahai sektorialeko sindikatuek ESK baztertu dute hauteskunde sindikalak bultzatu ditugulako, langileek ordezkariak aukera ditzaten 10 urte baino gehiago hauteskunderik Irakurri

Osasun Publikoaren defentsan, batasuna

Batasunatik lan egin dezagun gure Osasun Publikoaren defentsan. Osakidetzako langileak, gizarte-erakundeak eta, oro har, herritarrak otsailaren 25eko manifestazioetan parte hartzera Irakurri

Garraio sanitarioak lan-baldintzak eta kalitatezko zerbitzua bermatu behar ditu

Euskal osasun-garraioa kudeaketa publikokoa izatea eskatzen dugu; bitartean, plantillen lan-eskubideak eta zerbitzuaren kalitatea bermatzeko eskatzen diogu Osakidetzari. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29