Arabako Foru Aldundiari zaintza-sistema publiko, duin eta kalitatezkoa eskatzen diogu, erabiltzaileen eta haien familien eskubideak bermatuko dituena eta lan-prekaritatearekin eta pribatizazioarekin amaituko duena. Azaroaren 26an, elkarretaratzea.
« 1.450 pertsona hil ziren EAEn mendekotasuna baloratzeko zain »
Zaintza eta zainduak izateko beharra duten pertsonak dira, oraindik ere, gizarte honetako ahaztuenak. Aldundi honen gizarte-politikek, egoera hobetu beharrean, zaintza sistema okertzen jarraitzen dute. Gaur egungo zaintza-eredua zaharkitua dago eta ez die gure gizartearen beharrei erantzuten, zeinak urgentziaz behar duen zaintza sistema publiko-komunitario bat.
Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuak (ELZ) ez ditu norbanakoen beharrak asetzen. ELZko eta egoitza pribatuetako langileen prekarietateak eragotzi egiten du haien zaintza kalitatezkoa izatea. Lurralde honetan zaintza-sistema publiko baterantz aurrera egiteko, pribatizatutako sektoreetako langileak administrazio publikoetako langileen baldintzekin parekatzeko eskatzen diogu administrazioari. Internen lana, soldata baxuak, kontratu hiperprekarioak eta plantilla eskasak desagertu egin behar dira.
Egoitza pribatuak
Arabako Foru Aldundiak ez zituen handitu, ez 2024an ez 2025ean, GEEPak (Zerbitzuari Lotutako Prestazio Ekonomikoa), ezta 2026an ere. Horrek esan nahi du familia askok oso zaila dutela egoitza pribatu bateko plazaren prezioari aurre egitea, izan ere, ez zaie egoitza pribatu batera joatea beste aukerarik geratzen, plaza publiko bat ematen ez zaielako. Hala ere, adinekoei, hil ondoren, esleitzen zaien plaza publikoa edo itundua beren pentsioekin ordaindu ezin izateagatik sortu duten zorra erreklamatzen diete.
Aldundiak, balorazio-langileen plantilla handitu beharrean, lana kanporatzen du, itxaronaldiak murrizteko aitzakiarekin. Berriz ere, pribatizazioa dute helburu. Iraileko datu ofizialen arabera, EAEn 1.450 pertsona hil ziren mendekotasuna baloratzeko zain.

Gardentsauna
Beharrezkoa da gardentasuna plaza publikoen esleipenean. Halaber, plaza guztiak beteta dauden jakin behar da, San Prudentziokoak barne. Zigorrak jartzen direnean, egoitzen izenak ez dira publiko egiten. Zergatik seinalatzen dira delitu batzuk eta ez beste batzuk?
Aldundiek 407 milioi gehiago jasoko dituzte mendekotasuna finantzatzeko. Zenbat egokituko zaio Arabako Foru Aldundiari? Diru hori zaintzaileen lan baldintzak eta zainduak direnek jasotzen duten zerbitzuaren kalitatea hobetzeko izan beharko litzatekeela uste dugu, zaintzak duinak eta publikoak izan daitezen. 407 milioi euro horiek ezin dituzte irabazi-asmoa duten enpresa pribatuen esku utzi.
Egoitza gehienek ez dute osatu senideek eta erabiltzaileek parte hartzeko organorik, eta uste dugu ezinbestekoa dela parte hartzea eta elkar laguntza, sistemak behar bezala funtziona dezan.
Zaintza berberak
EAE osatzen duten hiru herrialdeetan zaintza modu bateratuan arautzea ezinbestekoa da, autonomia-erkidegoko bizilagun berdinek zaintza eskubide berdinak izateko. Zoru komuna sortzeak bakarrik ekarri dezake zaintza sistema haztea eta haren erabiltzaileen eskubideak hobetzea, baita haien senideenak eta haiek artatzen dituzten langileenak ere.
Berriro diogu, zaintzak publikoa eta duina izan behar du. Ez dira inoiz helburua irabaziak lortzea duten esku pribatuetan utzi behar, lan-prekarietatearen eta duintasunik gabeko zaintzen kontura egiten baitute dirua. Gaur egun, prezioak gehiegizkoak dira, eta zaintzak ez datoz bat prezio horiekin.
Beharrezkoa da gizarte hau osatzen dugun herritar guztiok dagokigun erantzukizuna gure gain hartzea eta zainketen arazoa gizarteratzea.
Antolatzatzen du: Zaintza Araba
Babesten dute: Pentsionisten Mugimendua, Gasteizko Mugimendu Femninista, Denon bizitzak Erdigunean, LAB, ESK, Steilas.
Arabako zaintza publiko eta duin baten alde
Zaintza publiko eta komunitarioen aldeko manifestazioa Araban
Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek kalteberatasun-egoeran
Arabako egoitzetako eta Enviserreko langileak LGS duin baten alde
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6











