ESK lanean ari da Hego Euskal Herrian etxebizitzarako eskubidearen eta langileentzako bizi-baldintza duinen aldeko greba orokorra bultzatzeko.

 

«  Mobilizazioaren aldeko apustua  egiten dugu eta gure esku dagoena egingo dugu langile klasearen aldarrikapenak bultzatzeko eta babesteko »

 

Azken asteotan mobilizazio ugari egin dira herriz herri eta auzoz auzo, etxebizitza eskubidearen alde eta egoera ahulenean dauden bizilagunen alde.

Joan den asteburuan, etxebizitza sindikatuek eta gizarte mugimenduetako eragileek greba orokorrerako deialdi baten alde egin dute, mobilizazio jendetsuetan, deialdia zuzenean eskatzen sindikatuei.

 

Oso egoera kezkagarria

Zalantzarik gabe, langileok bizitzen ari garen egoera oso kezkagarria da. Langile-klasearen pobretze lazgarria, etxebizitza duin bat lortzeko eta mantentzeko ezintasuna, soldaten murrizketa, ideia erreakzionario eta faxisten aurrerapena eta langile klaseak jasotzen ari den errepresioa eta eskubide-murrizketak mobilizaziorako arrazoi nahiko baino gehiago dira.

ESK-k, 2026ko martxoaren 17an, Hego Euskal Herrian langileriaren pobretzearen aurkako Greba Orokorra deitu zuen. Sei hilabete geroago, are arrazoi gehiago ditugu greba orokorra egiteko.

 

 

Greba Orokorra

Hori dela eta, ESK greba hori bultzatzeko lanean ari da, kaleetan urteak daramatzaten etxebizitza eskubidea defendatzen gizarte-mugimenduekin eta eremua eta bizi dugun egoerari buruzko irakurketa partekatzen dugun sindikatuekin batera.

Egungo egoeraren kausak eta erantzuleak zein diren argi utziko ditugu, eta langile guztientzat bizi-baldintza duinak bermatzeko behar diren neurri guztiak eskatuko ditugu ere.

Horregatik, ESK-ko Koordinadorak sindikatuko Batzorde Nazionalaren premiazko bilerarako deia egin du, organo horrek baitu greba orokorraren deialdiari buruzko erabakia hartzeko eskumena. ESK-k hurrengo egunetan publikoa egingo du behin betiko erabakia.

 

Gobernuen politikak errotik aldatzea eskatzen duen greba historikoa

Gaurko egunak agerian uzten du Euskal Herriak gobernuei eskatzen diela etxebizitza politikak errotik aldatzea eta pertsona guztiek etxebizitza duin bat… Irakurri

Herritarrok masiboki espekulazioaren amaiera eta etxebizitza izateko eskubidearen bermea exijitzen dugu

Antolatu diren zutabeak eta egin diren mobilizazio orokorrak ere, erabateko arrakasta izaten ari dira. Arratsaldeko mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen… Irakurri

Greba Orokorraren lehen orduak oso modu positiboan baloratzen ditugu

Apenas 8 ordu pasatu direlarik Greba hasi zenetik, esan dezakegu lehenengo ordu hauetan jarraipen handia egoten ari dela lan zentruetan.… Irakurri

Azaroaren 11ko Greba Orokorrerako deialdiak

Azaroaren 11ko Greba Orokorrerako mobilizazio nagusiak eta ESK-k egun horretarako antolatutako egitarau propioa uzten dizkizuegu. Hustu ditzagun lantokiak eta bete… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6