Errefuxiatuak Laguntzeko Espainiako Batzordearen (CEAR) eta entitatean bertan ordezkaritza duten sindikatuen artean izan den soldata-negoziazioko mahaia itxi ondoren, honako ohar hau gutun ireki gisa partekatu nahi dugu, entitatearen proposamena onartu ez duten sindikatu gisa dugun jarrera argi uzteko.

 

« ESK-k, CGT-k eta LAB-ek kritikatu egiten dugu, urriegia izanagatik, CEARekin negoziatutako akordioa   "erantzukizuneko" postuetara egindako aldebakarreko igoeren ondorioz sortutako arraila murriztera bideratua zegoen langile guztientzako soldata-igoerak negoziatzea helburu zuena »


 

Lankideak,

Errefuxiatuak Laguntzeko Espainiako Batzordearen (CEAR) eta entitatean bertan ordezkaritza duten sindikatuen artean izan den soldata-negoziazioko mahaia itxi ondoren, honako ohar hau gutun ireki gisa partekatu nahi dugu, entitatearen proposamena onartu ez duten sindikatu gisa dugun jarrera argi uzteko.

2024ko ekainaren 18an, soldatak negoziatzeko mahai honen azken saioa egin zen, eta CCOOk eta UGTk ONARTU zuten bertan entitateak planteatzen duen soldaten igoera eskasa eta asegaitza sinatzea, batez ere egoera hori eragiten eta sortzen duen inguruabarra kontuan hartuta. Hara, mahaia behin betiko itxiz, baina 2023ko abenduaren 21ean eragindako plantillako zauria irekirik mantenduz.

Aipatutako 2023ko abenduaren 21 horretan, entitateak jakinarazi zien CEARek presentzia duen lurralde horietako Langileen Legezko Ordezkariei erakundearen zuzendaritzak alde bakarretik hartutako neurri bat, hau da, atzeraeraginezko soldata-igoera bat 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, hitzarmenean berariaz jasotzen ez den soldata-osagarri baten bidez. Neurri horrek plantillaren % 15 baino gutxiago hartzen du eraginpean, eta langileen % 2 baino gutxiago hartzen duten erantzukizuneko lanpostuetan ia % 50erainoko soldata-igoera dakar batez beste. Zuzendaritzaren arabera, neurri hori “talentu-ihesari” aurre egitea du helburu.

Neurri horrekin, soldata-maila altuenen eta gainerakoen arteko soldata-arrakala handitzeaz gain, orain arte ezezaguna zen arrakala berri bat sortzen da CEAReko plantillan: erakundeko zuzendaritzak talentudun langiletzat jotzen dituenen, eta talenturik gabeko langileen artean egiten den zatiketa.

Egoera horren aurrean, CEARek Estatuan dituen ordezkaritzetako langileak komunikatuen, kontzentrazioen eta greba-deialdien bidez mobilizatzen dira, eta horren ondorioz, entitateak onartu zuen CEAReko langile guztientzako soldata-berdinketa bidezko bat negoziatu nahi zuen -ta komunikatu honen oinarri den- soldata-negoziaziorako mahaia irekitzea.

Joan den martxoaren 8tik, mahaia eratu zenetik, sindikatuek lankide guztien beharrak eta eskaerak balioetsi dituzte, eragindako soldata-arrakalaren azterketa eginez eta hura murrizteko helburuarekin bat datorren proposamena eginez. Bi hilabete baino gehiagoko negoziazioaren ondoren, eta sindikatuek ahalik eta akordio bidezkoena lortzeko planteatu dituzten kontzesio eta malgutasun, erakundeak ez du inoiz bere hasierako posiziotik mugitzeko aukerarik erakutsi, eta bere proposamena ez da % 1 edo % 1,5 batean baino aldatu. Agerian uzten du honek 2023ko abenduaren 21etik ezarritako soldata-arrakalaren igoera konpontzeko interesik ez duela.

Entitateak planteatzen duen azken proposamena, irailetik aurrera gauzatuko dena eta 2024ko urtarriletik aurrerako atzeraeraginarekin, honako hau izango litzateke:

Soldata-maila 

% igoera

SM 5 

8% 

SM 4 

8% 

SM 3 

4,50% 

SM 2 

4,50% 

SM 1 

4% 


Puntu honetara iritsita, akordio hau sinatzearen aurka agertu behar dugu, honako arrazoi hauengatik:

• CGTk eta ESK-k ordezkaritza duten lantokietako langileen % 60k baino gehiagok uste du CEARen proposamena bidegabea dela, eta argi uzten du EZ DUELA ONARTZEN akordio hau SINATZEA.

LABek ez du soldatak igotzeko akordioa sinatuko, hasiera batetik estatu mailako negoziazio-esparruaren aurka dagoelako. Sindikatuaren ustez, ezinbestekoa da negoziazioek lurralde-izaera izatea, CEARen ordezkaritza bakoitzak bere interesen eta errealitateen arabera negoziatzeko ahalmena izan dezan.

• Neurri horrekin, entitateak 2023an osagarri horren 570.000 € inguru banatu zituen 30 pertsonen artean; oraingoan baina ez du plantilla osoaren soldata-baldintzak funtsean hobetu nahi, argi utziz DANOK EZ GARELA TALENTUA, neurri hau martsan jartzean agerian utzi moduan.

• Entitateak proposatutako igoerak EZ DU sikiera KONPENTSATZEN azken 3 urteetako EROSTEKO AHALMENAREN GALERA, eta kategorien artean eragindako SOLDATA-ARRAKALAREN igoerari EUSTEN dio.

LANGILEEN MOBILIZAZIOAREN ondorioz, erakundeak nahi ez zuen soldata-igoera bat negoziatzera behartu zuen, eta zeinari ahal bezain beste aurre egin dion. Beraz, nahikoa ez den akordio honek ezin du ekarri, eta ez du ekarri behar, etorkizunera begira, plantillaren desmobilizatzea. Oraingoan, EKINTZA SINDIKALA BIDEA DA, bai orain, bai datorkigun CEARen Estatu mailako III. Hitzarmenaren etorkizuneko negoziazioan, edoeta lurraldeko hitzarmen sektorialak aplikatzeko borroketan ere; bat egiteko, eusteko eta ikusarazteko unea dugu.

CCOOk eta UGTk sinatutako akordioak soldatak negoziatzeko mahaia itxi dezake, baina ez du ixten entitateak langileengan IREKITAKO ZAURIA.

CEAR modu gardenago, demokratikoago eta bidezkoago batean berreraiki behar dela uste duzuen zuetako guztiok gure ikuskera partekatzen duzue. Guztien artean, EKITATEA distiratzen duen SOLDATA BANAKETA duen entitate bat lortzeko helburua dugu, non mundu guztiak SOLDATA DUINAK eskura izango dituen eta talentua talde eta soldata-maila guztietan aitortuta egongo den.

#GuztiakGaraTalentua

 

 

« Arabako plantilla  diskriminatuta dago  esku-hartze sozialeko gainerako erakundeekin alderatuta »

 

 

Munduko Medikuen Zuzendaritzak EEE bat proposatu du langile guztien % 25 kaleratzeko

Munduko Medikuak GKEaren Zuzendaritzak 118 pertsona kaleratzeko emandako arrazoiak errefusatzen ditugu, eta justifikaziorik gabeko eta prebentziozko Enplegu-Erregulazioko Espedientea (EEE) bat Irakurri

INDESAren 2024-27rako hitzarmen kolektiboa sinatu da

INDESA-ren hitzarmen kolektiboa sinatu da 2024-2027 aldirako, ia 5 urtez hitzarmen kolektiboa berritu gabe egon ondoren. Borrokatzeak merezi du! Irakurri

Publikoa den Esku-hartze Sozialeko sektore baten alde, stop azpikontratazioa!

Eskuhartze Sozialeko zerbitzuak publiko egitea da herritarrei zerbitzua baldintza onetan, lan-baldintza duinetan eta langileei merezi duten aintzatespena emateko modu bakarra. Irakurri

Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko hitzarmen hau lorpen handia da

Gaur, uztailak 29, Bizkaiko Esku-hartze Sozialerako hitzarmen bikaina sinatu da. Zorionak langileen parte-hartzeagatik eta bi urte eta erdi hauetan borrokan Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11