Egun osoko lanuzteak deitu dira maiatzaren 31rako eta ekainaren 3, 4 eta 5erako, Correosen Bizkaiko banaketa-unitateak dauden egoeragatik.

« Ez dugu onartzen Bizkaiko Correos-en deriba,  aski da langileei tratu txarrak emateari!  »

Europako Parlamenturako hauteskundeen atarian kezkagarria da Bizkaiko banaketa-unitateen egoera:

EAEko hauteskundeetan Correos-ek beharrezko kontratuak egin zituen hauteskunde-propaganda atera zedin herritarren korrespondentziaren kaltetan. Izan ere, gaur egun herritarrek oraindik ez dute beren korrespondentzia egunean jasotzen, eta Bizkaia osoko Banaketa Unitateetan metatuta dago. Berriz ere plantilla murriztuta daukagu, ezarritakoa baino askoz ere txikiagoa.

Hona hemen egungo egoera:

  • 38.000 jakinarazpen daude metatuta, Bilboko lantokietan bakarrik. Jakinarazpenok apurka apurka banatzen ari dira, ez baitago esku nahikorik kalitatezko zerbitzua eman ahal izateko. Administrazio-jakinarazpen hauek (Lanbidek, Udalek, Aldundiak, SEPEk, etab.) herritarrengana iristen direnean epeak amaituta daude, arazo oso larriak eraginez; ondorioz, galdu egiten dira prestazioak, diru-laguntzak, … Galdutako laguntzek gatazkak sortzen dituzte gure bulegoetan eta bulegoetako postariaren eta langileen aurkako kexa beroa, eta, batzuetan, konfrontazioa.

  • Postariak eta bulegoetako langileak ez dira egunero etxeetatik ez pasatzearen errudunak. Nahiz eta SPU-ak (Posta Zerbitzu Unibertsala) horrela ezarri, herritarrak 4 eta 5 egunez korrespondentziarik gabe utziak dira. Erantzukizuna enpresaren kudeaketan eta zuzentzen gaituzten pertsonengan dago.






Egoera horren aurrean eta Correos-eko Zuzendaritzarekin behin eta berriz biltzeko eskatu ondoren; hauek, konponbideak bilatu beharrean, gaur egun gure errealitatea are kaotikoagoa da. Esan digutenez, ez da kontraturik berririk egingo; enpresaren egoera ikusita, hurrengo hilabeteetako joera are okerragoa izan daiteke hurrengo: oporrak ukatzea, familia eta lana uztartzeko ezintasuna, langileentzako lan-giro jasanezina sortuz, gatazkari ez baitiote inolako irtenbiderik ikusten.

Lanuzteek eta grebek erantzun ona izan dute langileen aldetik. Correos-en egoerari eman diogun erantzuna irmoa eta argia izan da: ez dugu onartzen Bizkaiko Correos-en deriba, aski da langileei tratu txarrak emateari.

 

Lanuzteak maiatzan eta ekainan

Langileei entzun ondoren, maiatzaren 31n eta ekainaren 3, 4 eta 5ean lanuzteak deitzea erabaki dute, honako arrazoi hauengatik:

  1. Lanpostuak ez betetzea.
  2. Langile guztientzako baldintza duinak.
  3. Kalitatezko posta-zerbitzu publikoa defendatzea.
  4. SPU (Posta Zerbitzu Unibertsala) betetzea.

 

CCOO – ESK – CSIF – LAB – UGT - ELA

 

Gehiengo politikoak sektore publikoaren baldintzak hemen erabakitzea babesten du

EAJ, EH Bildu, Sumar eta Podemos alderdiak ados azaldu dira Euskal Herriko langile publikoen lan baldintzak hemen erabaki ahal izatearekin. Irakurri

Sektore publikoko lan-baldintzak hemen erabakitzea eskatzen jarraitzen dugu

Sektore pribatuan bezala, bada garaia sektore publikoan ere negoziazio kolektiboaren nagusitasuna berreskuratzeko. Argi dago borondate politikoa badago, estatalizazioarekin amaitu daitekeela. Irakurri

Arabako Correoseko langileak kalitatezko zerbitzu publiko baten alde

Correos-ek kalitatezko zerbitzu bat emateko plantilla bermatu behar de prekarietatearen eta murrizketen bidea utziz. Irakurri

Bizkaiko Correosen lanuzteak deitu dituzte banaketa Sailetako kaosa dela eta

Egun osoko lanuzteak deitu dira maiatzaren 31rako eta ekainaren 3, 4 eta 5erako, Correosen Bizkaiko banaketa-unitateak dauden egoeragatik. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7