Otsailaren 29an, maitasun handiz aurkeztuko dugu Jon Las Heras, Ignacio Messina eta Xabier Renteria-Uriarte irakasleek ESK sindikatuaren sorkuntzari buruz egindako ikerketa. Bertan, ESK kasu berezi bihurtu duten gakoak bilatuko ditugu.

 

« Otsailaren 29a, egun atipikoa aukeratu dugu,  egun berezia delako;  sindikatu berezi honentzat aproposa »

 

ESK sindikatuaren sorkuntza

Ia 40 urte igaro dira milaka hazi errebelde eta partehartzaileetatik ESK-CUIS izeneko sindikatu berri baten lehenengo kimuak loraztarazi zirenetik. 40 urte hasperen batean pasa dira, baina kasu honetan mila istorio, mila borroka, zenbait frustrazio eta garaipen gozo batzuk ere izan dira.

Proiektu honetan jarraitzen dugun belaunaldi gazteenek datorren otsailaren 29an Sestaon egingo dugun oroimenezko eta errekonozimenduzko ekitaldi batean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Otsailaren 29a, egun atipikoa aukeratu dugu, egun berezia delako; sindikatu berezi honentzat aproposa. Arraroa, aberastasun handikoa, altxor moduko bat gordetzen duguna eta gutxitan begiratzen duguna.

Ekitaldi hau belaunaldien arteko topagune bat izango da, sindikatuaren historia ezagutarazteko eta ibilbide hau posible egin zenituzten gizon-emakumeak ere ezagutzeko. Sindikatu-kideok gehienetan batzarrak edota kontzentrazioaetan topatzen gara. Otsailaren 29ko ospakizuna atsegina eta ludikoa izatea nahi dugu, kohesionatu eta harro sentitzeko, ez bakarrik garenaz, baita izan ginenaz ere.

 

Ikerketaren aurkezpena

Hitzordua otsailaren 29an, osteguna, goizeko 10:30ean Sestaoko Txirbilenea Kulturgunean izango da.

Ekitaldi horretan, Jon Las Heras, Ignacio Messina eta Xabier Renteria-Uriarte EHUko irakasleek ESK-CUISen lehen etapari buruz egindako ikerketa aurkeztuko dugu, 'La formación de Ezker Sindikalaren Konbergentzia: sindicalismo unitario radical en el País Vasco y Navarra' izenekoa. Ikerketaren aurkezpenaren ondoren, sindikatuko pertsona historiko erreferentzial batzuek hartuko dute hitza.

 

Egileak

Hona hemen ikerketaren hiru egileen ibilbidearen laburpen txiki bat:

  • Jon Las Heras: Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatua, lan-harreman konparatuetan (bereziki Euskadi vs. Espainia), lanaren soziologian, ekonomia politikoan, teoria politikoan, demokrazia ekonomikoan, eta gizarte-mugimenduen eta ekonomia sozial eta solidarioen antziniduri-praktiketan oinarritzen da.

  • Ignacio Messina: Buenos Aireseko Unibertsitatean (UBA) Lan-Harremanetan eta Lan‑Harremanetako Genero eta Sexu-Aniztasun Ikuspuntuetan Diplomaduna, Hegoa Institutuko Globalizazioa eta Garapena Master Ofiziala, eta, gaur egun, Garapenari buruzko Ikasketetan doktoregaia. Buenos Aireseko SEOCAn (Sindicato de Empleados y Obreros de Comercio y Afines de la Zona Oeste, Mendebalde Guneko Merkataritza Langile eta Enplegatuen eta Antzekoen Sindikatua) ordezkari sindikala izan da eta formakuntza sindikaleko hainbat esperientziatan lan egin du.

  • Xabier Renteria-Uriarte: Ekonomian doktorea da, eta Munduko Ekonomia eta Kudeaketan irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Oinarrizko gizarte- eta politika-mugimenduen inplikazioak ekonomiara itzultzen ditu, hala nola euskaldunenak, non urtean daramatzan inplikatuta, orain Biltzarre/Esten.

 

Txirbilenea

Sestaoko Txirbilenea Kulturgunea da aurkezpen honetarako aukeratutako lokala. Gune okupatua, bere garaian Altos Hornoseko erizantzia zenaren eraikinean kokatutakoa. Euskal industriarentzako ingurune ikoniko batean. Leku hau historikoki langileen borrokekin, asanblearismoarekin eta autokudeaketarekin lotuta egon da.

Desde estas lineas agradecemos tanto a los investigadores como a Txirbilenea su interés y ayuda tanto en la propia investigación, como en la presentación de este estudio.

Lerro hauekin, eskerrak eman nahi dizkiegu bai ikertzaileei bai Txirbileneari, ikerketan eta honen aurkezpenean erakutsitako interesagatik eta laguntzagatik.

Eskerrik asko!