ESK-k kontratu berria esleitzeko pleguak geldiarazteko eskatu du. Agiri hauetako zehaztasun eza (eta Eusko Jaurlaritzak ontzat eman dituenak), enpresa pribatu horien interesak diru publikoarekin finantzatzeko balio dute.

 

« Gehikuntza horrek  enpresa pribatuen interesak  diru publikoarekin finantzatzeko balio du »

 

2023ko abenduaren 21ean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 30/2024 Ebazpena argitaratu zuen. Horren bidez, datozen 3 urteetarako Euskadiko garraio ez-sanitarioa esleitzeko prozedura hasten da, 259.270.022 euroko balio zenbatetsiarekin.

Kostu horien barruan sartzen dira zerbitzua ematen duten langileen zuzeneko kostuak, hau da, kalkulatutako balio osoaren % 85. Datu horiek 154/2020 PS kontratuaren prestazioa garatzen ari diren enpresek ematen dituzte, eta egiazkotasunaren eta zehaztasunaren erantzule dira.

Osasun-garraioa, besteak beste, maiatzaren 25eko 836/2012 Errege Dekretuak arautzen du, eta 2. artikuluan argi uzten du zer ibilgailu-mota erabili behar diren asistentziarik gabeko osasun-garraiorako (A1 edo A2 anbulantziak), eta 4. artikuluan ibilgailu horiek eraman behar duten langile-kopurua (osasun-larrialdietako teknikariak edo osasun-garraioko teknikariak). Bada, Ambulancias La Pau enpresak 1. lotean subrogatutako langileentzat emandako datuak ez datoz bat legezkotasun horrekin.

 

 

'Akatsak'

ESK-k egiaztatu ahal izan du erizainen edo saileko arduradunen kategoriako langileak sartu dituztela, jakingabe zer funtzio betetzen dituzten zerbitzu horretan eta subrogazioko legezko irizpideak betetzen badituzten.

Era berean, egiaztatu dugu La Pau enpresak beste lanbide-kategoria bateko subrogazio-zerrendetan sartu dituela orain arte enpresa barruan zuzendaritza-lanak egiten zituzten pertsonak.

Halaber, egiaztatu dugu 10.000 eurotik gorako soldata-aldea dagoela kategoria eta antzinatasun bereko langileen artean.

 

Enpresa pribatuen interesak

Azken finean, hainbat zehaztasun falta izan dira, eta horrek ez du eragotzi Eusko Jaurlaritzak agiri horiei oniritzia ematea. Hori dela eta, ESK-k errekurtso bat aurkeztu du Eusko Jaurlaritzako Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoan, plegu horiek geldiarazteko eskatuz, "akats" horiek zuzendu arte.

Hori guztia baino nabarmen handiagoa da, eta ESK-k uste du balio duela enpresa horien interesak diru publikoarekin finantzatzeko, are gehiago gaur egun Hitzarmen Kolektibo berriaren negoziazioa blokeatzen dutenean, Eusko Jaurlaritzak dirurik ez duela aitzakiatzat hartuta. Blokeo horrek langileak behartu ditu mobilizazioekin jarraitzera, hitzarmen berri baten defentsan.

 

 

Greba sektorean

EAEko anbulantzien sektorea greban dago (urtarrilaren 8tik 21era) langile publikoen baldintzekin homologatzearen alde.

 

La Pau Anbulantzietan dugun ordezkariaren aurkako jazarpena salatzen dugu

Ambulancias La Pau enpresako ESK-ko ordezkari batek presioak jaso ditu bere etxean, etengabeko salaketa sindikala isildu nahian. Irakurri

Garraio sanitarioko enpresei mesede egiten dieten 'akatsak'

ESK-k kontratu berria esleitzeko pleguak geldiarazteko eskatu du. Agiri hauetako zehaztasun eza (eta Eusko Jaurlaritzak ontzat eman dituenak), enpresa pribatu Irakurri

EAEko anbulantziek greban jarraitzen dute hitzarmen duin baten alde

Anbulantzien sektoreko negoziazio-mahaia blokeatuta egonda, greba baino ez zaigu geratzen azpikontratatutako langileoi Osakidetzako baldintzekin parekatzea lortzeko, beste azpikontrata batzuetan gertatzen Irakurri

Garraio sanitarioaren sektoreak mobilizazatzen jarraitzen du

Patronalak blokeatuta dauka Euskadiko garraio sanitarioaren hitzarmenaren negoziazioa. Mobilizazioak eta grebak berriz hasiko dira, Osakidetzako langileekin parekatzearen eta erosteko ahalmenari Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3