Zerbitzu publikoetako ehunka langilek parte hartu dute lantokietako elkarretaratzeetan, abenduaren 19ko grebaren atariko gisa.

 

« Urriko grebaren arrakastaren ondorioz, erakundeek eta alderdi politikoek urrats batzuk eman behar izan dituzte...   baina ez dira nahikoak  »

 

ELA, LAB, CCOO, STEILAS, SATSE eta ESK sindikatuek deituta, gaur ehunka langile lantokietan elkartu dira "Zerbitzu publikoak indartzeko, soldata eta enplegua hemen adostu" lelopean.

Adibidez, Osasungintzako langileak batu dira ospitale nagusietan: Donostian, Gurutzetan eta Arabako Ospitale Psikiatrikoan. Udal esparruko langileak, bestalde, Bilbon, eta Gasteizen zein EAEko hainbat eskualdeetako herri nagusietan elkartu dira, hala nola, Eibar, Ordizia, Barakaldo, Basauri, Durango, Sestao, Trapaga, Ortuella, Markina, Laudion, eta Erandion besteak beste. Administrazio orokorreko eta Hezkuntzako langileek elkarretaratzeak egin dituzte Gasteizko, Bilboko eta Donostiako Jaurlaritzaren egoitza atarietan. Azkenik, EITBko langileak Miramon eta Bilboko egoitzan, tren garraio publikoko langileak Bilbon.

 

 

Politika publikoak aldatzea eta indartzea

Gaur, berriro ere langile publikoek ozen eskatu diote EAEko erakunde eta alderdi politikoei politika publikoak aldatu eta indartu ditzatela, eta horretarako ezinbestekoa dela langile publikoen enplegua, soldatak eta lan baldintzak hemen erabakitzea.

Sindikatuon ustez, urriko deialdiaren arrakastak erakunde eta alderdi politikoak behartu dituzte pausu batzuk ematera. Argi dago ez direla nahikoak, baina argi erakusten dute mobilizazioa dela helburuak lortzeko bidea. Pausu horien artean dago EAJ eta PSOEn arteko inbestidura akordioan soldata eta enplegua hemen erabaki ahal izateko aukerak aurreikusten direla. Dena den, aukera hori, Ekonomi Itunaren Batzorde Mistoaren esku uzten da eta Estatu Espainolari, beto eskubidea ematen zaio.

Gauzak horrela, sindikatuek Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu Negoziazio Mahaiak aktibatu ditzala, sektore publikoko soldata eta enplegua hemen negoziatu eta adosteko, eta baita gainerako aldarrikapenak ere. Azken egunetan Lehendakariak publikoki adierazi du legegintzaldia oraindik ez dela bukatu eta gai garrantzitsuak daudela egiteke hori gertatu aurretik. Langile publikoen soldata eta enplegua gai horietariko bat izan behar da ezinbestean.

 

« Ezinbestekoa da langile publikoen enplegua, soldatak eta lan baldintzak  hemen erabakitzea  »

 

Bestetik, Estatuan Aurrekontuen negoziazioa dator. Egungo aritmetika parlamentarioa ikusita, eta euskal alderdien bozek daukaten garrantzia kontuan hartuta, sindikatuak argi daukate EAJ eta PSOE k adostutako testua hobetu daitekeela, soldata eta enplegua hemen erabakitzeko eskubidea aitortuz, inolako baldintza edota beto eskubiderik gabe. Horregatik, Euskal Herriko alderdiei eskatzen diete botoak baliatu ditzatela, Estatuko Aurrekontu Legeak hori jaso eta ahalbidetu dezan.

Hemengo aurrekontuetan eta negoziazio mahaietan irailean aurkeztutako aldarrikapenak errealitate bilakatzeko, besteak beste:

  • % 10eko soldata-igoera eta aurretik hartutako zorra berreskuratzeko konpromisoa.

  • Pribatizazioei atea ixtea eta publifikazio planak adostea.

  • Enplegu publikoa sortzea eta kontsolidatzea, behin-behinekotasuna % 8ra jaitsiz.

  • Lan-kargak arintzea, plantillen osasuna bermatuz.

  • Politika feministak, berdintasunerako plan erreal eta eraginkorrak adostea.

  • Administrazioak eta langileak euskaraz, iruzurrik gabe.

  • Ihardunaldiaren murrizketa 32 orduko lan astearen norabidean.
     

Abenduaren 19an denok grebara!

 

 

El 16 de marzo manifestaciones por una sanidad pública y de calidad

Animamos a participar este sábado 16 de marzo en las manifestaciones que se celebrarán en Gasteiz, Bilbao y Donostia en Irakurri

Martxoaren 16an osasun publiko eta kalitatezkoaren aldeko manifestazioak

Martxoaren 16an, larunbata, Gasteizen, Bilbon eta Donostian egingo diren manifestazioetan parte hartzera animatzen dugu, osasun publiko berri baten alde, zaintza Irakurri

Grebaren arrakastak erakundeei zerbitzu publikoak indartzera eta hemen erabakitzera behartu behar ditu

Euskal erakundeetan gobernatzen duten alderdiek aldatu behar dituzte haien politikak langileen erosteko ahalmena berreskuratzeko, pribatizazioak geldiarazteko, enplegu publikoa sortzeko eta Irakurri

Jarraipen zabala EAEko sektore publikoko grebak

ELA, LAB, CCOO, STEILAS eta ESK sindikatuek deitu dute greba EAEko sektore publiko osoan, “Zerbitzu publikoan alde, soldatak eta enplegua Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40