Negozio paraleloak sustatzeari uztea exijitzen dugu. Osasun-zerbitzu publiko, kalitatezkoa eta unibertsala berehala indartzea exijitzen dugu. Antolakundearen euskarri diren langileen artean prekarietaterik egon ez dadin ere exijitzen dugu.

 

 

« Osakidetzak  elkarrizketa sozialik gabe  »

 

Osakidetzak, berriro ere, kudeaketa absolutistaren erakustaldia egin du Arabako osasun-arretako zerbitzuen antolaketan. Bere araua, bertan ordezkaritza duten indar sindikal guztiek aspaldidanik salatzen dutena, ordena eta agintea da, elkarrizketa sozialik gabe. Arabako ESIan egindako aldaketa sakonen aurrean, zuzendaritzaren helburu nagusiena osasun arloan aurrezpen ekonomikoa bilatzea izan da: plantilla murrizketak; komeni zaizkien zerbitzuak alde batera utzi ahal izateko behin-behineko langileak ez egonkortzea; itxaron-zerrenda amaigabeak eta onartezinak; euren aldeko akordioen interpretazioak; ezarpenak, etab. Planteatu diren “irtenbide” guztiak, aurrekontuetan aurrezpenak lortzea izan dute helburu, gizarteari eskeinitako zerbitzuen murrizketaren ondorioa izan badute ere.

 

Lan-karteldegi jasanezinak

Jasan ezinak diren (inposatutakoak) lan karteldegiak pairatzen ari dira Araba ESIko langileak. Honek Osakidetzako langileen enpleguaren kalitatean eragin ezezkor zuzena du, arreta-zerbitzuen nahikotasuna arriskuan jartzen du eta prekarietatean sakontzen du.

Guzti hau pertsonal sanitarioaren eta ez-sanitarioaren borondatezkotasuna estutzen jarraitzen du. Eta esan beharra dago langileen borondatezkotasun hau dela arretaren kalitatea bermatzen duena inongo negoziaziorik izan ez arren, eztabaidatzeko aukerarik izan ez arren eta beraien irizpideen inposaketa jasan arren.

Arabako ESIko plantilak (greba-egunetan baieztatzen den bezala) gutxieneko zerbitzu iraunkorretan lan egiten du, baita horien azpitik ere langileen ordezkapenak bermatzen ez direnean. Kontziliaziorako eskubidea baliogabetzen da. Langileen behin-behinekotasunaren eta prekarietatearen alde egiten da eta zerbitzuen pribatizazioa gero eta eskala handiagoan egiten ari da. Eta hau dena, osasun publikoa desegin, zatitu eta eskaintzaile onenari saltzeko helburu bakarrarekin.

 

Osasun zerbitzua beharren mailan

Egon beharreko mailatik urruti egoteaz gain, etenik gabeko erasoak eta murrizketak jasaten ari da Arabako osasun publikoa. Horren adibide dira lehen mailako arretaren gutxinaka egiten ari den apurketa, hiltzorian dagoen landa-eremuko arretaren bazterketa eta itxaron zerrendei aurre egiteko egiten ari den zentro pribatuetarako bideratzea. Eta guzti hauek kudeaketa pribatizatzaile baten ondorio eta jatorri baino ez dira. Aipatzekoa da ere osasun mentaleko sailean gertatzen ari dena: errekurtsoak gero eta gehiago murrizten ari dira sistema publikoak bere gain hartu ezin duen guztia osasun pribatuak bere eskuetan hartu dezan.

Egoera oso larria da. Biztanleriaren osasun-beharrak errentagarritasun handia duen foku ekonomiko soilean bihurtu da eguneroko komunikabideetako iragarkietan ikusten ari garen moduan.

 

 

« Osasun-zerbitzu  publiko, kalitatezkoa eta unibertsala  berehala indartzea exijitzen dugu »

 

Zenbaki hutsak bezala

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak abiarazitako eta Arabako ESIko zuzendaritzak gauzatutako estrategia ondorengoetan oinarritzen da: langileak eta herritarrak despersonalizatzea, zenbaki hutsak balira bezela tratatzea, “zatitu eta garaitu” estrategia jarraitzea, estatistikak makilatzea. Asistentziaren kalitatea bermatzeko eta mantentzeko funtsezko gaiak alde batera uzten ari dira, hala nola arretaren luzetarako izaera eta osasunaren sustapena.

Egoera honi eman dakiokeen erantzun bakarra, kolektiboki presionatzea eta batuta egotea da.

Langileen ordezkaritza-organook berriro ere eskatzen diogu Osakidetzako Zuzendaritzari entzun diezaiela alderdi sozialari, langileei eta pazienteei. Hauek, bihar aterako dira kalera berriro ere osasun publikoaren egoera eta horren deriba salatzera eta herritarren beharrei azkar erantzungo dien arreta-eredu seguru eta eraginkor bat eskatzera.

Negozio paraleloak sustatzeari uztea exijitzen dugu. Osasun-zerbitzu publiko, kalitatezkoa eta unibertsala berehala indartzea exijitzen dugu. Antolakundearen euskarri diren langileen artean prekarietaterik egon ez dadin ere exijitzen dugu.


Arabako Arreta Espezializatuko Langileen Batzordea - Arabako Lehen Mailako Arretako Langileen Batzordea - Santiago Ospitaleko Enpresa Batzordea

 

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez!

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez! 2026 azaroak 03 Araba ESI-k ama presoei eta haien haurtxoei… Irakurri

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei 2026 urriak 30 Lan-baldintzen eta osasun publikoaren narriadura salatzen dugu, eta… Irakurri

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako!

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako! 2026 urriak 08 Osasungintza Genozidiorik Gabe plataformatik salatu nahi dugu Osakidetzak, Biogipuzkoak eta… Irakurri

ESK-k ere grebara deitzen du Osakidetzan

ESK-k ere grebara deitzen du Osakidetzan 2026 irailak 16 Arrazoiak soberan daude grebara ateratzeko. Horregatik, ESK-tik jakinarazi nahi dizuegu egun… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51