Grebaren arrakastaren ondoren, alderdi politiko eta erakundeak entzutera eta beren politika publikoak aldatzera behartuta daude, kalitatezko zerbitzu publikoen aldeko apustu irmoa eginez eta langileen baldintzak bermatuz.

 

 

« Deitutako manifestazioetan  30.000 langile baino gehiagok  parte hartu dute »

 

ELA, LAB, CCOO, STEILAS,SATSE, eta ESK sindikatuek, EAEko sektore publikorako deitutako greba deialdiaren jarraipena oso zabala izan da. Grebaren arrakastaren adibide garbia izan da EAEko hiru hiriburuetan eguardian deitutako manifestazioetan 30.000 langile baino gehiagok parte hartu dutela. Donostian 10.000, Gasteizen 6.000 eta Bilbon 15.000 langiletik gora parte hartu dute “Zerbitzu publikoen alde, soldatak eta enplegua hemen
adostu” lelopean.

 

 

Grebaren jarraipenari dagokionez

  • Hezkuntza: Lehen orduko datuen arabera aurreikusten genuen bezala, hezkuntza publiko ez unibertsitarioan eta unibertsitarioan, greba eskubidea egikaritzeko aukera izan dutenen artean grebak jarraipen oso zabala izan du.

    Unibertsitatez kanpoko hezkuntzari dagokionez, grebaren jarraipena %75 ekoa izan da. Aipagarriak dira irakas jarduera ia osotasunean geldirik izan duten ondorengo ikastetxeak irakasleriaren gehiengo zabal batek greba egin duelako: Lope de Larrea Agurainen, Toki Eder, Barrutia eskola, Salburua edo Errekaberri Gasteizen, Lezoko Herri Eskola Lezon, Ondarreta eskola Andoainen, Alkartasuna Beasainen, Zamudioko Eskolan, Gatikakoan, kanpazar Eskola Portugaleten, Intxisu edo Tiboli eskola Bilbon etabar luze bat.

    Heziketa Bereziko langileen %75ak babestu du greba; eta Sukalde eta Garbiketako langileei dagokionez, ere jarraipena plantillaren %75koa izan da. Aipatzekoa da zenbait sukalde itxita egon direla sukaldarien 100%ak greba egin duelako, esaterako CEP Mendia Balmasedan, CEP Otxartaga Ortuellan, Samaniego Tolosan edo Amara Berri Donostin.

    Haurreskoletan langileriaren %85 ingururen babesa izan du grebakHaurreskola askotan, bestak beste Gasteizko Mariturri edo Izarra Haurreskoletan, Azpeitian Gipuzkoan edo Bizkaiko Arangoiti haurreskolan . EHUn ere jarduera akademikoa oso urria izan da, fakultate batzuetan eragina ia osoa izanik (magisteritza edo psikologia kasu); Administrazio eta zerbitzuetako langileen artean lekuz leku grebaren jarraipena desberdina izan da. Zerbitzu guztietarako jardueretan eragin nabaria izan da, informatika zerbitzuan bereziki.





  • Udal/foru esparrua: Udal/foru esparruan ere,aurretik genituen datuak berretsi dira, eta grebaren jarraipena oso zabala izan da. Eskualde desberdinetako udaletxe handienetan jarraipena oso esanguratsua hauen artean aipagarriak hiru hiriburuetakoak Donostia, Gasteiz eta Bilbo. Gipuzkoan; Arrasate, Zarautz, Tolosa,Hernani, Oñati, Legazpi,Ordizia, Anoeta,Azpeitia, Getaria, Bergara eta Pasaia. Bizkaian; Barakaldo, Bermeo, Ortuella, Trapaga, Markina, Lekeitio, Gernika, Basauri, Igorre eta Araban Agurain, Laudio eta Amurrio.

  • Osakidetza: Osakidetzan, ezarritako gutxieneko zerbitzuek erabat baldintzatu dute grebaren jarraipena. Izan ere, milaka langileri ukatu egin zaie grebarako eskubidea, % 100eko gutxieneko zerbitzuak ezarrita. Gaueko txandan, adibidez, ia langile batek ere ezin izan du greba egin. Aurreko deialdietan bezala, grebaren eragina handiagoa izaten ari da Lehen Arretan, batez ere pazientearen arretako langileen artean. Nabarmentzekoak dira Azkoitiko eta Azpeitiko osasun-zentroen jarraipena Gipuzkoan; Mamariga, Trapaga, Buenavista eta Zorrotzakoa Bizkaian; eta San Martin eta Salburuarena Araban. Ospitaletan, gutxieneko zerbitzuek eragin handiagoa dute, eta jarraipena txikiagoa izaten ari da, baina ebakuntza-gelak itxita daude Zumarragako Ospitalean, eta Donostia Ospitaleko biltegia ez dago lanean.

  • Komunikabideak eta garraioak: Komunikabide eta garraio publikoei dagokionez, greba ia erabatekoa izaten ari da lehen ordu hauetan. Horren adibide da irrati eta telebista publikoan gutxienezko zerbitzuak ezarritakoa, informatiboak, bakarrik emititzen ari direla.

    Garraio publiko ez pribatizatuan ere, Eusko Tren eta Metron greba ia erabatekoa izaten ari da zerbitzu minimoak bakarrik lan egiten ari direlarik.

  • Administrazio Orokorra eta Justizi administrazioa: jarraipena zabala ere izan da baina herrialdeka eta esparruka aldakorra. Estatuko langileen esparruan jarraipena apalagoa izan da.

 

 

« Zorionak greba eta mobilizazioetan partehartu duten guztioi  guztiontzako eta kalitatezko zerbitzu publikoen alde  egiteagatik »

 

Kalitatezko zerbitzu publikoen alde borrokan jarraituko dugu

Gaur milaka eta milaka langile publikoek salatu dute zerbitzu publikoen gainbehera, lan-baldintzen okertzea eta horrek herritarrei eskaintzen zaien arreta-kalitatean duen higadura. Argi adierazi dute, ez gaudela arazo artifizialen aurrean, baizik eta plantillek eta herritarrek pairatzen duten zerbitzu publikoen gainbeheraren aurrean.

Eta instituzio eta alderdi politikoei eskaera zehatza luzatu diete, behingoz zerbitzu publikoen eta horiek ahalbideratzen dituzten pertsonen alde egin dezatela. Eta bide horretan honako erabakiak har ditzatela:

Y han pedido a las instituciones y partidos políticos que, de una vez por todas, apuesten por los servicios públicos y por las personas que los posibilitan. Y que en ese camino tomen las siguientes decisiones:

  • Estatutik datozen mugak eta betoak behingoz kentzea, soldata eta enplegu publikoaren beharrak hemen erabakitzea.

  • Aurrekontu-partida nahikoak onartzea: Zerbitzu publikoak indartzeko, pribatizazioekin amaitzeko, enplegu publikoa sortu eta eta kontsolidatzeko, lan-baldintzak hobetzeko, galdutako erosteko ahalmena berreskuratzeko, langileen lan-osasuna bermatzeko, administrazioaren euskalduntzean urratsak emateko eta genero-diskriminazioarekin amaitzeko benetako neurriak hartzeko.

  • Hamarkada bai baino gehiagoan eguneratu eta adostu gabe dauden Lan Hitzarmenak negoziatu ditzatela. Horretarako lan zamak arintzeko neurriak, eros-ahalmena berreskuratzeko planteamenduak, Lan osasuna bermatzeko plangintza eta neurriak, erretiroa aurreratzeko, behin behinekotasun erreala %8ra jesiteko kontsolidazio prozesuak eta administrazioak esukalduntzeko planak zein berdintasun planak adostuz.

Bukatzeko sindikatu deitzaileak, zorionak eman nahi dizkiegu greba eta mobilizazioetan partehartu duten guztioi, gaur guztiontzako eta kalitatezko zerbitzu publikoen alde egin duten ekitaldian parte hartzeagatik eta borroka horretan jarraituko dutela adierazi nahi dute.

 

 

ELA - LAB - CCOO - STEILAS - SATSE - ESK

 

El 16 de marzo manifestaciones por una sanidad pública y de calidad

Animamos a participar este sábado 16 de marzo en las manifestaciones que se celebrarán en Gasteiz, Bilbao y Donostia en Irakurri

Martxoaren 16an osasun publiko eta kalitatezkoaren aldeko manifestazioak

Martxoaren 16an, larunbata, Gasteizen, Bilbon eta Donostian egingo diren manifestazioetan parte hartzera animatzen dugu, osasun publiko berri baten alde, zaintza Irakurri

Grebaren arrakastak erakundeei zerbitzu publikoak indartzera eta hemen erabakitzera behartu behar ditu

Euskal erakundeetan gobernatzen duten alderdiek aldatu behar dituzte haien politikak langileen erosteko ahalmena berreskuratzeko, pribatizazioak geldiarazteko, enplegu publikoa sortzeko eta Irakurri

Jarraipen zabala EAEko sektore publikoko grebak

ELA, LAB, CCOO, STEILAS eta ESK sindikatuek deitu dute greba EAEko sektore publiko osoan, “Zerbitzu publikoan alde, soldatak eta enplegua Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40