EAEko sektore publikoan greba deitu dugun sindikatuok bilera batera deitu ditugu hainbat erakunde eta alderdi politiko, zerbitzu publikoen, lan-baldintzen eta herritarrei eskaintzen zaien laguntzaren kalitatearen gainbehera aztertzeko.

 

 

«  150.000 langile publikoen lan baldintzen  arduradunak dira  »

 

Greba deialdia erregistratu ostean, EAEko sektore publiko osorako greba deitu dugun ELA, LAB, CCOO, STEILAS, SATSE eta ESK sindikatuok beste pauso bat eman, eta bilera baterako gonbitea luzatu diegu EAEko langile publikoen arduradun diren instituzioei, hau da, Eusko Jaurlaritzari, EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteari, hiru Foru Aldundiei eta Estatuko EAEko Ordezkariei.

Sindikatuek proposatu dugu bilera Bilboko LHKn egitea datorren astelehenean, urriaren 16an, eguerdiko 12:00etan. Zehazki, gonbitea honako hauei luzatu diegu: Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publikoa eta Autogobernuko Sailburuari, Esther Apraiz EUDELeko lehendakariari, Foru Aldundietako langile publikoen arduradunei, Denis Itxaso EAEko estatuko gobernu ordezkariari. Gogora dezagun grebara deitutako 150.000 langileen lan baldintzen arduradunak direla.

Horrekin batera, sindikatuok bilera erronda egiteko gonbitea luzatu diegu Madrilen EAEko hiritarren bozkekin ordezkaritza lortu zuten alderdiei.

 

 

« Erakundeek  10.000 milloi euro gordeta dituzte bankuetan , gizarte premiak larriagotu eta zerbitzu publikoak okertu egiten direnean »

 

Publikoaren gainbehera

Sindikatu deitzaileek hainbatean jarri dugu mahaia gainean azken urteotan zerbitzu publikoak jasaten ari diren gainbehera, lan baldintzen okertzea eta herritarrei eskaintzen zaien zerbitzu publikoetan duen eragin larria. Pandemiak agerian utzi zituen narriadura horien ondorioak. Hiru urteren buruan, egoera konpondu beharrean, erakundeek 10.000 milloi euro gordeta dituzte bankuetan, gizarte premiak larriagotu eta zerbitzu publikoak okertu egiten direnean. Era berean, erakundeek, autogobernua defendatu eta zerbitzu publikoen inguruko erabakiak Euskal Herrian defendatu beharrean, hautua egin dute hori estatuaren esku uzteko.

Horregatik, sindikatuok erakundeei eskatuko diegu har ditzatela behingoz zerbitzu publikoen eta horiek ahalbideratzen dituzten langileen aldeko erabakiak.

Aldi berean, alderdiei planteatuko diegu Madrilen duten indarra balio dezatela berton erabakiak hartzea ahalbideratu dezaten.

 

Alderdi eta instituzioei eskaerak

Sindikatuok mahai gainean jarritako eskaera zehatzak bere egitea eskatuko diete, besteak beste:

  • Zerbitzu publikoak, enplegua eta soldata Euskal Herrian erabakitzeko neurriak hartzea.

  • Aurrekontuetan zerbitzu publikoak indartzea.

  • Pribatizazioekin amaitzea.

  • Enplegu publikoa sortzea eta kontsolidatzea.

  • Lan baldintzak hobetzea.

  • Galdutako erosahalmena berreskuratzea.

  • Lan osasuna bermatzea.

  • Euskalduntzean pausoak ematea.

  • Berdintasunerako benetako pausoak ematea.

 

Bilera horien bidez, sindikatuek jakin nahi dugu zein den gai horien inguruko erakundeen eta alderdi politikoen jarrera, eta ea akordioak lortzeko aukerarik dagoen.

 

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez!

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez! 2026 azaroak 03 Araba ESI-k ama presoei eta haien haurtxoei… Irakurri

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei 2026 urriak 30 Lan-baldintzen eta osasun publikoaren narriadura salatzen dugu, eta… Irakurri

Correos-ek azaroaren 29ko hauteskundeei aurre egin behar die langile gutxirekin

Langile falta, lanaldi partzialeko kontratuak eta lan-gainkargak arriskuan jartzen ari dira zerbitzu publikoaren kalitatea, hauteskunde-kanpainaren, Black Fridayren eta Gabonetako kanpainaren… Irakurri

Hauteskunde orokorrak: kezka Correos-en dagoen langile faltagatik

Azaroaren 29rako hauteskundeetarako deialdiak kezka sortzen digu Correosek gaur egun bizi duen langile faltaren egoera dela eta. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60