Langile publikoei urriaren 25ean eta abenduaren 19ko greba deialdiekin bat egiteko deia egiten diegu kalitatezko zerbitzu publikoa bermatzeko behar diren baliabideak eskatzeko.

 

 

« EAEko zerbitzu publikoetan %85eko ordezkaritza duten sindikatuok  grebara  deitzen dugu bertoko 150.000 langileak »

 

ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE, eta ESK sindikatuek (ordezkaritza sindikalaren % 85tik gora) urriaren 25ean eta abenduaren 19an bi greba egun egitera deitu dituzte EAEko sektore publikoko langile guztiak.

Azken urteetan zerbitzu publikoen kalitatea okerrera egin dute nabarmen, eta lan-baldintzak okertu egin dira. Horrek zuzenean eragiten du herritarrei eskaintzen zaien zerbitzuaren kalitatean, aurrekontu-esleipenarekin eta inbertsio politikekin zuzenean lotuta daudenak:

  • Hamarkada luze daramagu, eremu publikoko hitzarmen kolektiboak eta akordio arautzaileak berritu gabe. (Mahai Orokorra, Osakidetza, Hezkuntza, Administrazio Orokorra, udal eta foru administrazioan...).

  • Behin-behinekotasun-tasak onartezinak dira.

  • Pribatizatzen jarraitzen da, eta dagoeneko 100.000 langile inguru azpikontratatuta dago.

  • Erosteko ahalmenaren galera metatua % 20koa izan da azken hamarkadan.

  • Murrizketak, plantilla urriak , plantillen osasun fisikoari eta emozionalari kalte egiten dioten antolaketa-neurriak eta -erabakiak, besteak beste;-lan-kargak handitzea, ordezkapenik ez egitea, belaunaldi-erreleboaren planifikaziorik eza, osasun-zainketen konplexutasunaren gorakada, egonkortasunik eza, kontziliazio-neurriei heltzeko zailtasunak, ikasleen eta artatu beharreko biztanleen gero eta aniztasun handiagoa, desberdintasun sozialak sortzen dituzten politikak-. Horrek guztiak ondorio larriak ditu zerbitzuaren kalitatean.

  • Zerbitzu Publikoak eta bertan lan egiten duten langileak benetan euskalduntzeko plangintzarik eta baliabiderik ez dago, zerbitzua euskaraz landu eta eskaini ahal izateko.
    Lan-baldintzak okertzeak eragin handiagoa du emakumeengan. Aipatu behar da, gainera, eremu batzuk oso feminizatuta daudela. Behin-behinekotasun-tasa handiagoa da emakumeen artean, eta lanaldi partzialak orokorragoak dira emakumeak gehiengoa diren sektoreetan eta/edo kolektiboetan. Gainera, soldata arrakala %25 baino handiagoa da.


 

« Madrilen ordezkaritza duten euskal alderdiei  soldata eta enplegua hemen adostu  ahal izatea ahalbideratu dezatela eskatzen diegu »

 

Pandemiak agerian utzi zituen narriadura horren ondorioak. Hiru urte geroago, egoera hori konpondu beharrean, euskal erakundeek superabita izaten jarraitzen dute mozkin pribatuak gizentzeko: Gizarte premiak larriagotzen eta zerbitzu publikoak okertzen diren bitartean euskal gizarteak sortutako 10.000 milioi euro bankuetan gordeta dituzte (2023an diru bilketa errekorra izan da)

Horregatik, ELAk, LABek, CCOOk, Steilasek, SATSEk eta ESK-k egoera hori lehengoratzeko, zerbitzu publikoen eta horiek ahalbidetzen dituzten pertsonen alde egiteko eta honako erabaki hauek hartzeko eskatu diete erakundeei eta alderdi politikoei:

  • Aurrekontuetan:

    • Estatu aurrekontuetan: Soldata publikoak eta enplegu publikoaren beharrak hemen mugarik gabe ezartzea. Oinarrizko legediaz mozorrotutako Soldata-mugarik eta birjarpen-tasarik gabe,hau da, oztopoak kentzea.

    • EAEko aurrekontuetan: Zerbitzu publikoak indartzea, enplegu publikoa sortzea eta kontsolidatzea , lan-baldintzak hobetzea eta galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea ahalbidetuko duten aurrekontuak onartzea.

  • Negoziazio-mahaietan honako neurri hauek adostea:

    • Soldatetan:
      • % 10eko soldata-igoera. Azken bi urteetako erosteko ahalmenaren galera berreskuratzeko eta 2024koa bermatzeko.
      • Aurretik galdutako erosteko ahalmenaren gaineko zorra aitortzea eta berreskuratzeko benetako konpromisoa hartzea.

    • Enpleguan:
      • Pribatizazio berririk ez. Eta jada pribatizatutakoa publifikatzeko plana adostu langileen subrogazioa bermatuz.
      • Egiturazkoa den ezkutuko enplegua azaleratzea eta sortu beharreko lanpostuak adostea.
      • Behin-behinekotasun erreala %8tik behera kokatu, horretarako neurriak hartuz horrela ez den langile kolektiboetan eta horretarako beharrezkoak diren EPE egutegiak eta orain arte lanean aritu diren langileek lanpostuak kontsolidatzeko izan daitezela adostuz.
      • Inposatutako jardunaldi partzialak ezinezkoa dela erabakitzea.
      • Plantillak gaztetzeko neurriak: erretiro-kontratua langile publiko guztientzat baldintza onenetan, Erretiro-primak eta lanaldi-murrizketak berreskuratzea.

    • Lan osasuna:
      • Lan-kargak murrizteko neurri zehatzak adostea.
      • Formakuntza egokia eta egokitua bermatzea.
      • Langileen ongizate fisikoa eta emozionala bermatzeko arrisku psikosozialen eta arrisku ergonomikoen ebaluazioak egin urtebeteko epean, eta neurri zuzentzaileak adostu.
      • Langile publikoen osasunaren kudeaketan publikotik indartu, mutuen papera gutxituz.


    • Euskara:
      • Administrazioaren benetako euskalduntzea bermatuko duten planak adostea. Horretarako:
        • Lehen aldiz lanpostu publiko bat betetzeko euskararen ezagutza nahikoa ziurtatuko duten langileak hautatu.
        • Lanean diharduten langileei euskalduntzeko baliabideak formakuntza eta baldintzak bermatzea.

      • Jardunaldiaren murrizketak 32 orduko lan astearen norabidean.

      • Berdintasunerako benetako urratsak ekarriko dituzten genero-arloko neurriak, besteak beste, berdintasun-plan erreal eta eraginkorrak negoziatzea.

 

 

« Eusko Jaurlaritzari, aldundiei eta udalei,  erosahalmena bermatzea eta behin behinekotasuna % 8ra murriztu  arte enplegua kontsolidatzea eskatzen diete »

 

Grebak eta mobilizazioak

LAB, ELA, COOO, Steilas, ESK eta SATSE sindikatuek langile publikoei urriaren 25ean eta abenduaren 19ko greba deialdiekin bat egiteko deia egiten diegu, baita deitutako mobilizazio eta aldez aurreko ekitaldietan parte hartzeko ere.

  • Urriak 9:

 

Gehiengo politikoak sektore publikoaren baldintzak hemen erabakitzea babesten du

EAJ, EH Bildu, Sumar eta Podemos alderdiak ados azaldu dira Euskal Herriko langile publikoen lan baldintzak hemen erabaki ahal izatearekin. Irakurri

Lan Ikuskaritza La Pau anbulantzien soldatak ez aplikatzearen aurka agertu da

Lan Ikuskaritza La Pau anbulantzien soldatak ez aplikatzearen aurka agertu da 2024 uztailak 16 Lan Ikuskaritzak prozedura legez kanpokotzat jo Irakurri

ESK-K bat egiten du Arabako suhiltzaleen erakunde autonomoko deitutako 3 asteko grebarekin

ESK sindikatuak babesten du Arabako Suhiltzaileen Erakunde Autonomoan ELAk eta LABek osatzen duten Langileen Batzorde osoak uztailaren 15etik abuztuaren 4ra Irakurri

Sektore publikoko lan-baldintzak hemen erabakitzea eskatzen jarraitzen dugu

Sektore pribatuan bezala, bada garaia sektore publikoan ere negoziazio kolektiboaren nagusitasuna berreskuratzeko. Argi dago borondate politikoa badago, estatalizazioarekin amaitu daitekeela. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43