Patronalak blokeatuta dauka Euskadiko garraio sanitarioaren hitzarmenaren negoziazioa. Mobilizazioak eta grebak berriz hasiko dira, Osakidetzako langileekin parekatzearen eta erosteko ahalmenari eustearen alde.

 

 

« Ordua da garraio sanitarioko langileak  antolatzeko eta indar egiteko  »

 

Negoziazio mahaiaren 25 bilera eta hitzarmen autonomiko berria sinatzeko urte eta erdi baino gehiago igaro dira. Aldi horretan, mahaian sindikatu guztiok planteatu ditugu gure aldarrikapenak, honako hauek erreferentziatzat hartuta: garraio sanitarioko langileen baldintzak Osakidetzako langileen baldintzekin parekatzea, plantillen erosteko ahalmenari eustea eta itundutakoa betetzeko bermea.

 

Patronalaren blokeoa

Hala ere, denbora horretan guztian, anbulantzien patronalak etengabe blokeatu du negoziazio autonomikoa, baina ez die erantzun alderdi sozialak planteatutako aldarrikapenei, eta hitzarmenaren negoziazioarekin zerikusirik ez duten sabotaje ekintzak baliatu ditu negoziazioa blokeatzeko. Badakigu enpresari % 30 igo zaiola finantzaketa lehiaketa berri honetan, eta langileek gehiago eta okerrago lan egin behar dutela hilaren amaierara iritsi ahal izateko; langileen soldata ego era, berriz, larriagotu egin da KPIren aldakuntza tasa handiekin, eta % 12 inguruko eroste galera metatu da soilik bi urteotan.

Enpresek, lehiaketa publikoen finantzaketa ez ezik, lehiaketa pribatuen finantzaketa ere jasotzen dute (futbol partidak, her ri jaiak, kontzertuak, etab.). Horietan, lehiaketa horietan zerbitzua emateko baldintza agiriei atxikitako plantillak legez kanpoko praktika gisa erabiltzen dituzte, hitzarmenak 18 idatzi du aparteko orduak langile baten eta beste baten arteko txandarterak o baino ez direla erabiliko txanda aldaketan.

 

Mobilizazioak garraio sanitarioaren sektorean

Ordua da sektoreko langileak antolatzeko eta indar egiteko, patronalak edukia duten proposamenak negoziatu eta mahai gainean jar ditzan. Beraz, ELA, LSB USO, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuak honako hauei deitu genizkien:

  • Irailak 29 9:30ean elkarretaratzea Bilboko Lan Harremanen Kontseiluan (Alameda Urkijo 2).

  • Urriak 5 10:30 h. elkarretaratzea Eusko Jaularitzan.

  • Urriak 9-10-11 egun osoko greba eguna.

 

ESK anbulantziak

 

ESK-k kezka agertu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gezurrengatik

ESK-k kezka agertu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gezurrengatik 2025 urriak 10 ESK-ren salaketaren ondorioz, atzo Amiodaronako anpoilak iritsi ziren Irakurri

Bizkanb-eko anbulantziek ez dute bihotz-geldialdiei erantzuteko medikaziorik

Bizkanb-eko anbulantziek ez dute bihotz-geldialdiei erantzuteko medikaziorik 2025 urriak 08 Bizkaiko anbulantziek duela hilabete batzuetatik hona ez dutela oinarrizko sendagairik Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu 2024 azaroak 20 Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) Irakurri

Anbulantziak geldirik Bizkaian eta Araban langileak ez kontratatzeagatik

Anbulantziak geldirik Bizkaian eta Araban langileak ez kontratatzeagatik 2024 abuztuak 30 Bizkaian eta Araban azpikontratatutako anbulantziek abuztuan 200 gorabehera baino Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5