Eusko Irratiko langileek irailaren 14an greba egin dute, EITBko zuzendaritzari lan-hitzarmenaren negoziazioan eta egunerokoan duten jarrera aldatzeko eskatuz.
« EITBko zuzendaritzak bere baldintzak inposatzen ditu, bai hitzarmenean, bai eguneroko lanean »
EITBko zuzendaritzaren inposaketen aurrean, atzo, Bilbo, Donostia eta Gasteizeko langileen gehiengoak gaurko greba egunari baietz esan zion. Zuzendaritzaren inposaketak ematen ari dira, batetik, azken 13 urteotan berriztu ez den lan hitzarmenaren negoziazioan; eta bestetik, egunerokoan irratiko langileen lanetan.
ESK-k argi salatu nahi du urteotan irratietako langileok egokitu behar izan dugula profesioaren aldaketetara, eta honek gainkarga izugarria eragin digula. Eta ito egiten gaituen gainkarga hau zegozkigun lan eskubideak eta ordainketak jaso gabe egin dugu.

Honez gain, kontratazio berrien mugak onartu behar izan ditugu, eta zuzendaritzak ezarritako bestelako exigentziak ere bai. Egoera honek gainezka egin digu, eta mobilizatzea erabaki dugu.
ESK-k antolatutako mobilizazioekin bat egiten du, eta Eusko Irratiko zuzendaritzari eskatzen dio langileen eskariak kontutan izan ditzan eta aterabidea bila dezan. Eta bide batez, eskatzen dio, hitzari eta negoziazioari bide egin diezazkion zuzendaritzaren alde bakarreko erabakiak baztertuz.
Negoziazioa bai, inposaketarik ez!
Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez!
Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei
Correos-ek azaroaren 29ko hauteskundeei aurre egin behar die langile gutxirekin
Hauteskunde orokorrak: kezka Correos-en dagoen langile faltagatik
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24
- 25
- 26
- 27
- 28
- 29
- 30
- 31
- 32
- 33
- 34
- 35
- 36
- 37
- 38
- 39
- 40
- 41
- 42
- 43
- 44
- 45
- 46
- 47
- 48
- 49
- 50
- 51
- 52
- 53
- 54
- 55
- 56
- 57
- 58
- 59
- 60












