ESK-tik gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu Tubacexeko grebaren ondoren epaiketei aurre egin behar dieten 7 pertsonei


"Leporatzen dizkieten gertaerak, muntaia judizial berri bat dira, klase-elkartasuna kriminalizatzeko. Kriminalizazio-estrategia hori hainbat boterek egiten dute, greban aktiboki parte hartu zuten eta beren eskubideak defendatu eta baliatu zituzten langileak zapaltzeko.."

 

Auzipetuen artean Tubacex-eko langileak eta eskualdeko bizilagunak daude. Tubacexeko grebaren ondorioz kaltetuen eta auzipetuen kolektiboak jakitera eman duenez, 20 urteko espetxe-zigorra eskatu dute greban parte hartzeagatik.

Horrez gain, ezin konta ahala isun, mehatxu eta neurriz kanpoko egozpen jasan behar izan dituzte langileek greban zehar eta grebaren ondoren. Uste dugu zehapen eta egozpen horiek langile guztien borroka kolektiboaren aurkako eraso zuzenak direla.

Leporatzen dizkieten gertaerak, muntaia judizial berri bat dira, klase-elkartasuna kriminalizatzeko. Kriminalizazio-estrategia hori hainbat boterek egiten dute, greban aktiboki parte hartu zuten eta beren eskubideak defendatu eta baliatu zituzten langileak zapaltzeko.Eskaera judizial horri gehitu behar zaio Mozal Legearen pean azken urteotan langileriak pairatzen duen errepresioa: metalaren sektoreko hitzarmenak, garbitasunekoak, dibertsitate funtzionalekoak, etab.

Errepresioaren bidez mezu bat bidali nahi dute, enplegu duin baten aldeko borrokak ondorioak, errepresioa eta errepresio handiagoa dituela. Baina guk oso argi daukagu: langileon borroka kriminalizatzen saiatu arren, gure lan-eskubideen alde borrokatzea ez da delitua.

ESK-k auzipetu guztien absoluzioa eskatzen dugu.

Errepresioaren aurrean; elkartasuna eta elkarrekiko babesa beti izan behar dira gure erantzuna!


Tubos Reunidosentzat proiektu bat eta egungo egoeraren erantzukizunak eskatzen ditugu

Gaurko bileraren ondoren, ESKn uste dugu Green Industryren (CAP Capital) proposamena ez dela nahikoa: langileei eskatzen dizkien sakrifizioak zehazten ditu,… Irakurri

Tubos Reunidos taldeko lantegi guztien jarraitutasuna bermatu behar da

Edozein industria-irtenbidek Amurrioko, Trapagarango eta Langraiz Okako lantegien jarraitutasuna bermatu behar du. Tubos Reunidos taldeak industria-instalazioak, ezagutza teknikoa, langile kualifikatuak,… Irakurri

Tubos Reunidos talde osoarentzako enplegu-bermeak eta industria-irtenbidea exijitzen ditugu

Premiazko neurriak eskatzen ditugu jarduerari eta soldatei eusteko, baita talde osoa babestuko duen irtenbide bat ere. Likidezia-faltak eta salmentaren inguruko… Irakurri

Grebak ez du krisia eragin eta EEE-k ez zuen Tubos Reunidos salbatuko

Tubos Reunidosek CNMVri bidalitako 2026ko lehen seihilekoko emaitzek egoera larria baieztatzen dute; baina, aldi berean, Zuzendaritzak aspalditik datorren krisiaren zama… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10