Osakidetzak bere baldintzak nahi ta nahi ez ezartzen jarraitzen du Araban balizko Anbulantzia medikalizatuaren ezarpenean. Maiatzaren 16an, asteazkena, elkarretaratzea Osakidetzaren Gasteizko zerbitzu zentraletan.

 

 Larrialdietako langileek gaixo bat artatzen dute
Argazkia: El Correo

 

« Zuzendaritzaren aldetik  ez dago negoziatzeko borondaterik  »

 
Martxoaren amaieran, Osasun Sailak iragarri zuen Bizi-Euskarri Aurreratu Medikalizatua (BEAm) jarriko zela abian Langraizen, eta 6 medikuk, 6 erizainek eta Osasun Larrialdietako 6 teknikarik osatuko zutela.

Emergentziak Osakidetzako beste BEAm-tan 5 mediku, 5 erizain eta 5 tekniko ari gara lanean.

 

Informazio urria eta osatugabea

Osakidetzako Emergentziak Zerbitzuko Langileen Batzordeak (ELA-CCOO-LAB-SATSE-ESK-SME-UGT) Osakidetzako Emergentziak Zuzendaritzara jo du urteko egutegia, lan-karteldegia, atsedenaldiak, oporrak eta abar nola kudeatuko dituen jakiteko.

Hainbat bilera egin ondoren, eman duten informazioa oso urria da, eta ez du zehatz-mehatz azaltzen urteko karteldegia.

Hala ere, Emergentziak Zuzendaritzari jakinarazi digu honako hauek ezarri nahi dituela:

  • Urtean 1532 eta 1557 ordu bitarteko karteldegia, lan-baldintzen Akordioan eskatzen den urteko gutxieneko lanaldia (1592 ordu) betetzen ez duena. Beraz, karteldegi defizitarioa da.

  • Bi hilabete lehenago eman nahi dute karteldegia, familia-kontziliazioko eskubideak urratuz, ez bait da urte osoko karteldegia ezagutzen.

  • Osasun-baliabide berri honetan, oporrak unitateko langileen artean bete beharko dira, hau da, ez da Osakidetzako Kontratazio Zerrendetara joko langileek oporrak hartzeko aukera izan dezaten.

  • Arrazoi desberdinengatik eska daitezkeen lizentzia-egunak ere unitateari atxikitako langileen artean bete beharko dira. Horrek etengabeko egutegi-aldaketak dakartza, dakarren prekarietatearekin.

 

Ez gaude konforme

Langileen Batzordea osatzen dugun sindikatuak ez gaude ados Osakidetzako Emergentziak Zuzendaritzak egiten duen planteamenduarekin.

Lan-eskubideak galtzea dakar:

  • Ez da zehazten nola beteko diren Osakidetzaren Hitzarmenean jasotako urteko lanorduak eta oporrak.
  • Urteko karteldegi osoa nahi dugu urtearen hasieran, gure familia-bizitza planifikatu eta bateratu ahal izateko, premia larriek, premiazkoek edo aurreikusi ezinekoek bakarrik alda dezaketela ulertuta.

  • Ezin dira oporrak hartu langileen artean adostutako txandakatzearen arabera, Osakidetzako Hitzarmenean ezartzen den bezala.

  • Zerbitzuaren esanetara egon beharra dakar. Zerbitzuaren beharrak une oro bete ahal izateko eta, horrela, urteko orduak betetzen direla bermatzeko.

Zuzendaritzaren aldetik ez dago negoziatzeko borondaterik.

Egungo Emergentzietako Zuzendaritzak Langraizko eredu hori gainerako Emergentzia taldeetara zabaldu nahi duela aurreratu du.

 

16 mayo concentración

Horregatik, datorren maiatzaren 16an, goizeko 11etan, Gasteizen, Osakidetzako zentralen aurrean, elkarretaratzea egingo da sindikatu guztiek deituta “Langraizko BEAm-n, karteldegi defizitarioei EZ. Langileen eskubideak errespetatu” lelopean.

 

Emergentziak Osakidetzako ELA-CCOO-LAB-SATSE-ESK-SME-UGT

 

ESK Osasun Itunaren Mahairen aurrean

ESK Osasun Itunaren Mahairen aurrean 2024 urriak 19 ESKren lehen balorazioa etsigarria da: Mahai honen metodologia opakua eta baztertzailea da. Irakurri

Osakidetza aldatu, gure buruak zaintzeko

Osakidetza aldatu, gure buruak zaintzeko 2024 urriak 08 Osakidetzako langileei eskatzen diegu Osakidetzan aldaketak defendatzeko aukera eman diezagutela, gure lan-baldintzak Irakurri

Covid eragindako ondorioak, lan-istriputzat hartuak

ESK-k lanpostuan hartutako COVID-ak eragindako sekuelak lan-istriputzat aitortzea lortu du epai batean. Irakurri

Eskaera egin ondoren, ESK-k Osasun Itunean parte hartuko du

Eskaera egin ondoren, ESK-k Osasun Itunean parte hartuko du 2024 irailak 05 Itun honetan parte hartzea salaketa- eta mobilizazio-jardueraren osagarria Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44