ESK sindikatuak, orain arte egin duen bezala, lan-istripuen aurkako borrokan zalantzarik gabe ahalik eta eremu bateratuenetik lan egiten jarraitzearen alde egingo du.

 


Argazkia: EITB

 

«  Batzen gaituena  lehenetsi behar dugu, gure bizitzak dira jokoan daudenak »

 

ELA sindikatuak joan den asteartean egindako iragarpenaren aurrean, zeinean amaitutzat eman baitzuen euskal gehiengo sindikalak lan-istripuen aurka egiten ari den lana, ESK-k gure harridura eta haserrea adierazi nahi du ELAren aldebakarreko erabaki horrekin.

ELAk lan-ezbeharren esparruan baterako lana uztea erabaki izana oso albiste txarra da langile-klasearentzat. Laneko heriotza-tasa eta laneko istripuak, zoritxarrez, ez dira ez gutxitzen ez desagertzen. 2022an 68 pertsona hil ziren lan istripuz Euskal Herrian eta 2008tik 977 langile hil dira. Datu horiek agerian uzten dute, egoeraren larritasuna ez ezik, erantzun sendo bat ematen jarraitzeko beharra ere, eta erantzun hori nekez gauzatu ahal izango dugu beharrezko batasunik gabe.

 

Gunerik unitarioenaren haustura

Era berean, beharrezkoa iruditzen zaigu gogoraraztea lan-istripuei erantzuteko lortutako akordioak ez direla ELAren eta LABen arteko aldebiko akordioak, baizik eta akordio horietan beste 5 sindikatuk parte hartzen dugula, tartean ESK-k. Beraz, ELAren erabaki horrek hautsi egiten du gaur egun daukagun gunerik bateratuenarekin.

Egoera horren erantzule nagusiak, patronala eta erakundeei, erantzun eraginkorra eman nahi badiegu, beharrezkoa da erantzuna bateratua izatea. Aliantzak, gure arteko sareak, batzen gaituenari eta klaseko interesei lehentasuna emanez, funtsezkoak dira sindikalismo indartsu eta borrokalari baterako, eta, horregatik, sindikatuen arteko lan bateratua ahalik eta lasterren berreskuratzea nahi dugu.

ESK-k ahalik eta eremu bateratuenetik jarraituko du lanean laneko ezbeharrei erantzuteko, gure bizitzak baitira jokoan daudenak.

Gure bizitzek beren onurek baino gehiago balio dute!

 

Mutuak: zure osasuna, beraien negoizioa

Garbi adierazten dugu mutuen osasun-zerbitzuen pribatizazio handiagorako edozein prozesu edo saiakeraren aurkako gure jarrera eta lan-osasuna osasun-sistema publikoan erabat integratzeko Irakurri

2025ean laneko heriotza kopuruak gora egin du

Gaur, Arriskuen Prebentziorako Legea indarrean sartu zenetik 30 urte betetzen dira: 30 urte patronalak araudi hori inpunitate osoz betetzen ez Irakurri

2025an jadanik gainditu da ihaz lan-istripuz egondako heriotzen kopurua

Urtea oraindik bukatu ez denean, 65 langile dira aurten lan istripuetan hildakoak, iaz baino bat gehiago. Irakurri

Greba Haizea Bilbao-n segurtasuna eskatzeko

Haizea Bilbao-ko langileak lan-baldintza seguruak exijitzeko azaroaren 12an, 19an eta 26an lan-uzte partzialak egingo dituzte. Gure osasuna haien irabazien gainetik Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15