Hitzarmen hau aurrerapen garrantzitsua da lan-baldintzetan. Arabako esku-hartze sozialaren sektoreak erakutsi du batasuna, irmotasuna eta batzarrean erabakiak hartzea direla bidea.

 Arabako Esku-hartze Sozialaren Hitzarmena

« AISAk  ez du proposamenetako bat ere  baloratu nahi izan »

 

Hitzarmena deskargatu 

 

Gaur goizean, sektorean ordezkaritza dugun 5 sindikatuok (ESK, ELA, CCOO, LAB eta UGT) eta AISA patronalak Arabako Esku-hartze Sozialeko III. Hitzarmena sinatu dugu, 35 bilera eta 2 urte baino gehiagoko negoziazioaren ondoren, negoziazioa 2020ko abenduaren 10ean hasi zenetik.

Zalantzarik gabe, akordioa egindako hamaika mobilizazioen eta 2022ko ekainaren 17ko eta 22ko eta uztailaren 14ko 3 greba egunen emaitza da.

 

Esku-hartze Sozialeko Hitzarmenaren hobekuntzak

4 urteko indarraldirako hitzarmena da (2021-2024), eta %12,9ko soldata-igoerak jasotzen ditu, erosteko ahalmena 2024ko urtarrilaren 1ean soldata-taulak zuzenduko dituen klausula batekin bermatuz, EAEko 2021etik 2023ra bitarteko KPI metatua %12,9 hori baino handiagoa bada. Era berean, urteko lanaldia 30 lanordu murriztea eta hitzarmenean jasotako plusak eskuratzeko eta baimenen eta lizentzien arloan hobekuntza garrantzitsuak jasotzen dira.

 

Aurrerapena lan-baldintzetan

ESK-ren ustez, akordioa aurrerapauso handia da Arabako 1.000 langile baino gehiagoko sektore bateko lan-baldintzetan, horietatik %75 inguru emakumeak. Horregatik, sektoreko langile guztiak zoriondu nahi ditugu, bereziki sektoreko lan-eskubideen hobekuntza aktiboki eta irmotasunez defendatu dutenak negoziazio-mahaietan, asanblada bakoitzean, lantokietan eta mobilizazio bakoitzean.

ESK-k gure ekarpena egin dugu, konprometitua eta arduratsua, bai negoziazioan, bai mobilizazio guztietan, eta oso pozik gaude, sektorean dugun %10eko ordezkaritza aise gainditu baitu.

 

AISA, patronal bat gehiago?

Hitzarmena negoziazio luzeegiaren ondoren iritsi da, eta horrek eragin du kontsumoko prezioen igoeraren pisua langileen gain geratzea bi urte baino gehiagoz. Argi dago AISA patronalak, “gizarte-erakundeek” osatutakoak, gero eta antz handiagoa duela ohiko edozein patronalekin, planteamendu kontserbadorearekin eta sektoreak merezi dituen eskubideen aitortzatik urrun.

Patronaletik ez dute baloratu nahi izan sektoreko langileei entzun ondoren sindikatuok planteatu ditugun proposamen sozialetako bat bera ere, adibide argi gisa, ez dute sartu nahi izan urte sabatikoa, lanpostuetan karga mental eta psikosozial handia jasaten duen sektore baten erreklamazio argia, ezta eskubideetan aurrera egingo duten baimen eta lizentzia inklusibo eta ez-heteronormatiboen eredu bat planteatzeko aukera ere.

Oraindik eguneratu gabe ditugu lanbide-kategorizazioa, hitzarmena amaitu aurretik negoziatuko dena, eta sektorearen mobilizazioa, beste behin ere, funtsezkoa izango da akordio on bat lortzeko.

 

Batasuna eta erabakiak batzarrean

ESK bereziki pozten da lan-kultura eta mobilizazioa areagotzen ari den sektore baten aurrean gaudelako. Zalantzarik gabe, albiste oso ona da sektorea bere egoera hobetzen joatea, plantillen batasunarekin eta asanblada ezinbestekoa baita erabaki garrantzitsuak hartzeko. Azken gai hori funtsezkoa da ESKrentzat, eta horrek grebak deitzera eraman gaitu sektoreko batzarretan onartu denean soilik.

Zoritxarrez, negoziazio-mahaian gehiengo sindikal batekin egin dugu topo, erabakiak batzarraren esku utzi nahi ez zituena, eta horrek negoziazioaren hainbat tartetan harreman sindikalak okertu ditu. Horregatik, gure ustez, egindako ibilbideak sindikatuen autokritika ere eskatzen du, ESK-k ere egingo duen autokritika. Edonola ere, prozesuaren emaitza oso positiboa da, eta gaur Arabako esku-hartze sozialeko sektoreko langile guztiak zoriontzea behar da lortutakoagatik.

 

Bizkaiko Esku-hartze Sozialaren hitzarmenaren aurreakordioa. Borrokak merezi izan du!

2 urte eta erdiko borrokaren ondoren, 32 negoziazio-mahai, batzarrak, mobilizazioak, bilera amaigabeak, 8 greba egun eta buruko min bat baino Irakurri

8. greba eguna Bizkaiako esku-hartze sozialeko langileentzat

Gaur hasi dugu esku-hartze sozialeko sektorearen 8. greba eguna. Horretarako, kide batzuek egindako 24 orduko itxialdiari amaiera eman diogu, eta Irakurri

Bizkaiko esku-hartze soziala: Gizardatzi seriotasuna eta negoziatzeko borondatea eskatzen diogu

Oso positiboki baloratzen ditugu baraualdiko hiru egunak eta gaurko greba eguna, eta Gizardatzi seriotasuna eta negoziatzeko borondatea eskatzen diogu Bizkaiko Irakurri

3 barau-egun eta greba-egun 1 Bizkaiko esku-hartze sozialaren sektorean

Gaur hiru eguneko baraualdia hasi da Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, eta apirilaren 17an greba-eguna deitu dugu Bizkaiko esku-hartze sozialeko sektore Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10