Euskal osasun-garraioa kudeaketa publikokoa izatea eskatzen dugu; bitartean, plantillen lan-eskubideak eta zerbitzuaren kalitatea bermatzeko eskatzen diogu Osakidetzari.

 

Garraio sanitarioa
Foto: Eldiario.es

 

« Ez dituzte gutxieneko lan-legeria betetzen, ezta  langileen oinarrizko eskubideak  ere »

 

Larrialdietako Garraio Sanitarioa

2020ko abuztuan, Euskadirako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren kontratua gauzatu zen, 3 urterako aurrekontuarekin, beste bi urte luzatzeko aukerarekin, 207.384,262 eurokoa. Zerbitzu hori 6 lotetan banatzen da (1 Araban, 3 Bizkaian, 2 Gipuzkoan).

Aurkezten den enpresa bakoitzak zenbait hobekuntza proposatzen ditu, eta, beraz, lurralde bakoitzak daukan osasun-materiala desberdina izan daiteke bestearekiko. Nola izan ditzake osasun-abantaila batzuk ezkerraldeko biztanleriak eskuinaldekoarekiko, kontratu publikoa irabazten duen enpresa pribatuaren arabera? Ba hala da.

Zerbitzu horrek 80 anbulantzia eta batez beste 1.500 langile mugitzen ditu.

 

Larrialdikoa ez den Garraio Sanitarioa

2021eko apirilean, Euskadirako Larrialdikoa ez den Garraio Sanitarioaren kontratua gauzatu zen, 178.903.476 euroko aurrekontuarekin.

Zerbitzu horrek 320 anbulantzia eta batez beste 500 langile mugitzen ditu.

2022ko urrian 603.028 euro igo da Arabako Larrialdikoa ez den Garraio Sanitarioaren aurrekontua.

Arabako osasun-garraioak 180 milioi euroko kostua du diru-kutxa publikoan; izan ere, ESKk, besteak beste, salatutako etengabeko epai eta ikuskapen-ebazpenetan ikus daitekeenez, ez dituzte gutxieneko lan-legeria betetzen, ezta langileen oinarrizko eskubideak ere, herritarren osasuna arriskuan jarriz.

 

Eusko Jaularitzak mugitzen duten izkutuko interesak

Oraindik uste al dugu zerbitzuaren kudeaketa publikoa ez litzatekeela ekonomikoagoa izango eta herritarrei zerbitzu hobea emango liekeela? Ezkutuko zer interesek mugitzen dituzte Eusko Jaurlaritza eta Gotzone Sagarduik zuzendutako Osasun Saila enpresa pirata horiek elikatzeko?

ESKk garraio sanitarioko sareek ematen dituzten zerbitzuak kudeaketa publikokoak izatea exijitzen du; era berean, eta hori egiten ez den bitartean, Osasun Sailari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen die kontrol- eta zehapen-neurriak aurrera eramateko, hala badagokio, plantillen lan-eskubideak bermatzeko, bai eta herritarrei eman behar diegun zerbitzuaren kalitatea hobetzeko ere.

 

Greba eta mobilizazio berriak Correosen Akordio Markoa geldiarazteko

Akordio Markoa gure lan-baldintzen aurkako aurrez aurreko erasoa da: lanpostuak kentzen ditu, ordutegiak okertzen ditu, kontziliazioa suntsitzen du eta zerbitzu Irakurri

Gaur 80 egun bete dira Enviserreko langileen greba mugagabea hasi zenetik

Gaur 80 egun betetzen dira Gasteizko parke eta lorategiak eta eraztun berdea kontserbatzeaz eta mantentzeaz arduratzen den eta Udalaren kontrata Irakurri

Garbitzaileen soldata-arrakalarekin amaitzeko eskatzen diogu Bilboko Udalari

Bilboko Udalari eskatzen diogu behar diren neurriak har ditzala dagoen soldata-arrakala ezabatzeko, eta FCC enpresari eska diezaiola akordio bat negoziatzeko. Irakurri

Maiatzaren 28an greba Correos-en

ESK sindikatutik, Correoseko langile guztiak maiatzaren 28ko grebara deitzen ditugu, CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek enpresako zuzendaritzarekin sinatutako Esparru Akordioa Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50