Circetek zigorra kendu behar izan dio langile bati, bere eskubideak defendatzeagatik errepresalia zela egiaztatzeagatik. Circeti aurre eginez eskubideak berreskuratzen dira.

 

 Circet Euskal Herria

 

« Ezin da onartu  langileak esplotatzen  dituen multinazional honen jokamoldea »

 

Joan den irailaren 12an Bizkaiko Circet-ek atzera egin zuen berriz ere epaitua izango zenean: albo batera utzi zuen ESK-ko atal-sindikaleko ordezkaria den langile bati jarritako zigorra. Agerian geratu da enpresak ez zuela hura zigortzeko arrazoirik, elkarren artean antolatu eta euren hitzarmena bete dadila aldarrikatu nahi duten langileen aurkako jazarpenaren parte baino ez zela.

Judizioaren ekitaldian, epaileak enpresari adierazi zion zigorraren arrazoiak argitu behar zituela, zehapen-gutuna ez baitzen zehatza. Horren aurrean, enpresak zigorrari uko egitea eta eraginik gabe uztea erabaki zuen, hau da, inoiz jarri ez balu bezala.

 

Enpresari aurre eginez, eskubideak lortzen dira

Beste behin ere, enpresa honi aurre egiten dioten langileak zoriondu nahi ditugu. Argi utzi diote lan-eskubideak babestu egiten direla eta ezin dela onartu langileak esplotatzen dituen multinazional honen jokamoldea: ez bermatzea astean 40 orduko lanaldia, ez ordaintzea aparteko orduak, 1.050 euroko soldata gordina eta errepresio-praktika gaitzesgarriak.

ESK-n langileen eskubideak defendatzeko eta borrokatzeko dugun konpromisoari eusten diogu, lan-baldintza duinak bermatuko dituzten hobekuntzak lortzeko, gure bizitzak haien irabazien gainetik egon daitezen.

 

Antolatu

Ez utzi engainatzen, eta enpresak edozein eskubide urratzen badizu, mehatxu egiten badizu edo edozelako arazorik baldin baduzu, jar zaitez ESK sindikatuarekin harremanetan 619 97 83 09 (Alain) telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatziz, eta parte hartu hurrengo asanbladetan.

Atzera egin kaleratzeak! Bete hitzarmena!

 

Lan-ezbeharrak eta azpikontratazioa salatu ditugu Telefonican

Telefónicako azpikontratetako bi langilek lan-istripuak izan dituzte, bata hilgarria eta bestea larria. Telefonica salatzen dugu, azpikontratatzeagatik; Eusko Jaurlaritza, ikuskaritzan ez Irakurri

Circet Bizkaia kaleratzearen eta askatasun sindikala ez errespetatzearen errudun

Epaitegiek baliogabetzat jo dute Oscarren kaleratzea eta berriro onartu behar dute, izapidezko soldatak eta 7.501 euroko kalte-ordaina ordainduz kalte moralengatik. Irakurri

Circetek epaitegian atzera egiten du

Circetek zigorra kendu behar izan dio langile bati, bere eskubideak defendatzeagatik errepresalia zela egiaztatzeagatik. Circeti aurre eginez eskubideak berreskuratzen dira. Irakurri

Lan Ikuskaritzak Circet deitu du

Plantillak bat egin behar du lan-baldintza hobetzeko. Batuta bakarrik lortuko dugu Circetek bere betebeharrak betetzea eta gu esplotatzeari uztea. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3